Eusko Jaurlaritzak Lanbideren lokal berri bat erostea onartu du Zarautzen, egungo behin-behineko bulegoa ordezteko

Gobernu Kontseiluak baimena eman du Zarautzen lokal berri bat erosteko, Lanbideren Enplegu Zerbitzu Publikoaren bulegoa behin betiko jartzeko. Gaur egun, lokal hori behin-behineko instalazioetan dago, alokairu-erregimenean.

Enplegu-bulegoak duela ia hiru urte aldatu behar izan zuen egoitza, Gipuzkoako udalerri horretako Udalak etxebizitzak eraikitzeko onartutako hainbat hirigintza-aldaketaren ondorioz, eta, behin-behinean, espazio-mugak eta beste gabezia tekniko batzuk zituen altzari-denda ohi batera aldatu zen.

Udalak Lanbideri eskainitako lokalak ia bikoiztu egiten du azalera erabilgarria (400 metro koadro baino gehiago), eta udalerriko Salberdin eta Bizkaia kaleen izkinan dagoen eraikin berri baten behealdean dago; beraz, egokitzat jo da 498.729 eurotan erostea.

Lanbide Zarautzen 15 pertsonak egiten dute lan guztira; horietatik 11 Lanbide Euskal Zerbitzu Publikokoak dira, eta 4 SEPE estatuko zerbitzukoak. Behin betiko kokapenera aldatzea 2025erako aurreikusten da.