Irun, gizon bat atxilotu dute herritar bati eraso egin eta haren gauzak lapurtzeagatik

Ertzaintzako agenteek 35 urteko gizon bat atxilotu dute Irunen, indarkeriaz egindako lapurreta batean parte hartu duelakoan. Erasoaren biktima ospitalera eraman behar izan zuten jasandako lesioen ondorioz.

Herenegun, igandea, gaueko hamaikak baino lehentxeago, Ertzaintzari jakinarazi zioten minutu batzuk lehenago herritar bati lapurreta egin ziotela Irunen. Dirudienez, hiru gizonek bide publikoan inguratu zuten bizikletan zihoala, bortizki bultzatuz eta bizikletatik eroraraziz. Lurrean zegoela, erasotzaileek eraso egin zioten eta telefono mugikorra eta dirua lapurtu zizkioten.

Inguruan zaintza-lanak egiten ari zen herritarren babeserako patruila bat gertakariaren lekura hurbildu zen, eta egiaztatu zuen salatzaileak kolpe handia zuela aurpegian, eta ospitalera eraman behar izan zuten.

Egindako ikerketen ondorioz, lapurretan parte hartu zutenetako bat aurkitu zuten. Susmagarriak odol arrastoak zituen zapatiletan, eta beharrezko egiaztapenak egin ondoren, atxilotu egin zuten.

Jarraian, ertzain-etxera eraman zuten atxilotua, beharrezko eginbideak egiteko. Ikerketak irekita jarraitzen du, delitu-ekintza horretan konplizeak nor diren baieztatu ahal izateko.