Categorías: albisteak-berriak

UPV/EHUk EDONOLA azterlanean hartzen du parte

‘Ariketa Fisikoa kimioterapia tratamenduan zehar, linfoma duten pazienteen  tratamendu laguntzaile gisa: EDONOLA azterlana’ izeneko proiektua Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak finantzatuko du Osasunaren alorrean ikerketa eta garapen proiektuetarako laguntzen programaren bidez. Proiektu hori Donostia-Onkologikoa Unibertsitate Ospitaleko Izaskun Zeberio Etxetxipiak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Gorputz eta Kirol Hezkuntza Saileko Sara Maldonado Martinek zuzenduko dute, eta Euskadiko ikerketa sanitarioko hiru institutuekin lankidetzan (Biogipuzkoa, Biocruces Bizkaia eta Bioaraba).

“Linfoma duten pertsonei gaur egun aplikatzen zaizkien immuno-kimioterapian oinarritutako tratamenduek erantzun- eta biziraupen-tasa handia lortzen dute, baina toxikoak dira eta inpaktu handia izan dezakete gaitasun funtzionalean eta bizi kalitatean. Ariketa fisikoak hobetu egiten ditu minbizi solidoak dituzten pazienteen osasun emaitzak, baina oso azterketa gutxi daude linfoma duten pazienteei buruz”, azpimarratu dute azterlanaren zuzendariek.

Hori dela eta, EDONOLA azterlanaren xedea da aztertzea ariketa fisikoaren programa konbinatu batek (indarra + entrenamendu aerobiko interbalikoa) zer-nolako eragina izan dezakeen linfoma duten eta tratamendu aktibo sistemikoa jasotzen ari diren pazienteen bihotz-biriken gaitasunean, indar muskularrean, egoera psikologikoan, bizi kalitatean, biomarkatzaileetan eta sistema immunean. “Helburua da tratamendu eraginkorra ematea bihotz-biriken gaitasuna eta bizi kalitatea ez murrizteko eta hauskortasuna eta nekea ez handitzeko.

Saiakuntzaren ondoren, zehaztu ahal izango da ariketa fisiko konbinatuko esku hartze batek pazienteen egoera funtzionala eta bizi kalitatea hobetzen duen. EDONOLA azterlanerako, zenbait irizpide betetzen dituzten pazienteak bilduko dituzte Donostiako Unibertsitate Ospitaleko, Arabako Unibertsitate Ospitaleko eta Galdakaoko Unibertsitate Ospitaleko Hematologia arloan espezialistak diren medikuek. Ariketa fisikoko programa Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan graduatutako hezitzaileek zuzenduko dute, eta Donostiako Onkologikoa Ospitalean, Durangoko Udalaren kirol-instalazioetan eta Vitoria-Gasteizko Udalaren Jarduera Fisikoa eta Osasuna Ikerketa Zentroan gauzatuko da.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Loiu, gizon bat atxilotu dute enpresa bateko bulegoetan lapurtzeagatik

24_0533 Loiu, gizon bat atxilotu dute enpresa bateko bulegoetan lapurtzeagatik Loiu, gizon bat atxilotu dute…

15 horas hace

Gasteiz, hiru atxilotu droga-trafikoagatik

Ertzaintzak 47, 25 eta 24 urteko hiru gizon atxilotu ditu gaur, ostirala, goizaldean Gasteizen, osasun…

2 días hace

Nazioartekotzeko aukera berriak: Australiak energia berriztagarrien ekimen berriak aurkeztu ditu

Australia energia berriztagarrien azpiegiturak eraldatzeko prozesuan dago. Horretarako, nazioarteko enpresentzat aukera berriak aurkezten dituzten hainbat…

2 días hace

La Diputación Foral de Bizkaia destina 111.000 euros para fortalecer cuatro másteres de UPV/EHU vinculados al ámbito empresarial

La Diputación Foral de Bizkaia contribuirá con 111.000 euros la impartición de cuatro másteres de…

2 días hace

Ingresa en prisión el presunto autor de una agresión sexual denunciada en Donostia

El hombre de 42 años de edad arrestado recientemente por ser el presunto autor de…

2 días hace

Detenido un hombre en Lazkao por una agresión con arma blanca ocurrida en Ordizia

Un varón de 32 años de edad ha sido detenido en Lazkao acusado de un…

2 días hace