Categorías: albisteak-berriak

Mugaz gaindiko Ostreopsis algari buruzko ikerketa programaren abiatze ofiziala Bidart-en

Europako POCTEFA 2021-2027 proiektu deialdian hautatu zen ikerketa zientifiko honek Ostreopsis algari buruzko ezagutzak sakontzea ahalbidetuko du eta erabakitzaileak lagunduko ditu etorkizunean araudi bat finkatzeko bidean.

Deialdian, Emmanuel Alzuri, AIC Euskal Kostaldeko presidentea, José Ignacio Asensio, Gipuzkoako Jasangarritasun diputatua eta Joseba Erramundeguy, Euskal Herria Hirigune Elkargoko kidea.

Euskal kostaldean 2020ko udatik atzematen den Ostreopsis algak, kopuru handian aurkitzen delarik, larruazaleko eta arnasketako arazoak sor ditzake. Fenomeno berri horri erantzuteko, 2021eko irailean mugaz gaindiko lan-talde bat osatu zen. Interes Zientifikoko Taldeak animatzen du lan-talde hori (IZT Euskal Itsasbazterra*) eta mugaren bi aldeetako puntako zientzialari adituak, tokiko agitariak eta eskualdeetako osasun autoritateak biltzen ditu.

Hausnarketa komun horretatik sortu da OSTREOBILA ikerketa taldea. Bere xedea, Ostreopsis roalga toxikoaren euskal kostaldeko garapena hobeki ulertzea da, eta mugaz gaindiko muko agintariei tresnak ematea, erabakiak hartzen laguntzeko.

3 urteko ikerketa programa Apirilaren 11an, Bidarten, partaideak eta zientzialariak mintegi batean bildu dira proiektuaren abiatze ofiziala egiteko. Zehazki, programa hori 3 urtez eginen da, mugaren bi aldeetako 11 gunetako analisiekin, analisi horien jarraipena eginez eta protokolo bateratu bat finkatuz.

Besteak beste, hauek izanen dira ekintza nagusiak:

* Euskal kostaldean den Ostreopsis kontzentrazioa zaindu: Ostreopsis algaren sasoien dinamika ulertu, parametro hidroklimatikoekin loturik, eta jatorri tropikala duten espezie hauen garapena laguntzen duten ingurumen baldintzak deskribatu
Kolektibitateei bainatze eremuetako Ostreopsis algaren kontzentrazioari buruzko informazio erregularra helarazi, informazio hori lortzeko tokian tokiko jarraipen datuak eta baldintza hidroklimatikoen araberako arriskuaren estatistikak baliatuz.

* Aurretiazko zaintza heinak indartu, 2022an eta 2023an identifikatu Ostreopsis
kontzentrazioetan oinarrituz, osasun arriskuak hobeki ebaluatzeko.

* Bi aldeetako autoritateek plantan ezarriko dituzten zaintza dispositiboak harmonizatu euskal kostalde osoan itsas bazterraren erabileren prebentzio eta kudeaketa koherente eta partekatu bat egiteko
Algak gizakiarengan eta bioaniztasunean dituen eragina eta toxikotasuna ulertu.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gaur goizaldean Barakaldon seigarren solairutik erori den gizon baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza

25_0019 Gaur goizaldean Barakaldon seigarren solairutik erori den gizon baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza…

2 horas hace

Gorostizako Hockey eta Patinen pabiloiak grabazio sistema aitzindaria estreinatu du Euskadin, entrenamenduak monitorizatzeko eta partidak grabatzeko

Barakaldo Kirolak continúa mejorando los servicios que ofrece a los clubes deportivos a través de…

23 horas hace

DANAk kaltetutako Valentziako eremuentzat bizikletak

Udaltzaingoaren bi agentek txatar egitera eraman behar ziren 45 bizikleta konpondu dituzte eta Paiporta eta…

23 horas hace

Psifiacosek plataforma berritzaile bat sortu du osasun mentalaren adierazleak urrunetik eta denbora errealean monitorizatzeko – SPRI

Psifiacos osasun mentalerako software berritzailearen garapenean espezializatutako enpresa teknologikoa da. Gaur egungo ikuspegia ANNi garapenean…

23 horas hace

Kontsumobide recomienda realizar estos pequeños gestos para ahorrar en energía

El Instituto Vasco de Consumo, Kontsumobide, consciente de que «la energía es un bien de…

23 horas hace

Las obras de acceso desarrolladas en el parque industrial de Itziar-Deba impactan positivamente en la competitividad de las empresas

Eider Mendoza, diputada general de Gipuzkoa, ha podido comprobar de primera mano el impacto positivo…

23 horas hace