Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek ondoezik zegoen mendizale bat erreskatatu dute Aratz tontorrean


24_0213 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek ondoezik zegoen mendizale bat erreskatatu dute Aratz tontorrean

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek ondoezik zegoen mendizale bat erreskatatu dute Aratz tontorrean

Servicio de prensa

2024-04-14

Igande goizean Aratz mendira igotzen ari zen gizon batek Larrialdi Zerbitzuen esku-hartzea behar izan du zorabiatu egin baita. Ertzaintzaren helikoptero batek erreskatatu du biktima.

Eguerdiko hamabiak aldera, Sos Deiak 112 zerbitzuak ohartarazi du mendizale bat zorabiatuta eta ondoezik zegoela Aratz inguruan. Emandako informazioaren arabera, une batez konortea galdu zuen.

Datu horiek ikusita, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzako teknikariek Ertzaintzaren helikoptero bat mobilizatu dute, Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Ataleko agenteekin, eta bertara joan dira. Inplikatua aurkitu ondoren, polizia-aireontziak erreskatatu eta laguntza eman diote lehen sorospenekin. Zumarragako futbol-zelaira eraman dute, bertan anbulantzia zain zegoen.