Irungo San Migel auzoan gorpu bat aurkitu dute eta ikertzen ari da Ertzaintza


24_0211 Irungo San Migel auzoan gorpu bat aurkitu dute eta ikertzen ari da Ertzaintza

Irungo San Migel auzoan gorpu bat aurkitu dute eta ikertzen ari da Ertzaintza

Prentsa zerbitzua

2024-04-14

Ertzaintzako agenteak gizon baten gorpua aurkitu dute gaur goizean Irungo San Migel auzoko eremu batean.

Aurkikuntza gaur goizeko zortziak eta hogei aldera gertatu da, Larrialdi Zerbitzuek Irungo San Migel auzoko zelai batean pertsona baten gorpua aurkitu dutela jakin dutenean. Gorpuak indarkeria zantzuak zituen, eta Ertzaintzak dagokion ikerketa abiatu du, gertakariaren nondik norakoak argitzeko.

Polizia-lana amaitu ondoren, gorpua Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundera eramango dute, identifikatu eta autopsia egiteko.