Soropilaren mozketa atzeratu egiten da, loratu diren eremuetan bere garapena babesteko
Dagoeneko basoko orkideak loratzen hasi dira hainbat lekutan. Beste urte batez, Bizkaia Pasealekuan, Gernikako Arbolan eta Arriola Pasealekuan agertu dira, besteak beste.
Urte askotan antzeman da landare horien presentzia, eta, horregatik, pasealekuko parterreetako belarra ez mozteko erabakia hartu da berriz ere, lore-populazio horien garapena babesteko eta sustatzeko.
Carlos García Mantenimenduko zinegotziak adierazi duenez, «ikuskizun natural honetaz gozatzeko beharrezko neurria da. Ia beti, orkideak leku exotikoekin identifikatzen ditugu, lore-dendetan erosten ditugun landareekin, baina orkideak planetako ekosistema ia guztietan aurkitzen dira, eta gure hirian basoko orkidea-espezie desberdinez gozatzeko aukera dago hainbat lekutan. Horregatik, loreen hazieraeta ugalketa babesteko, atzeratu egingo da Bizkaiko pasealekuetako eta Gernikako Arbolako alboetako platabandetako belar-mozketa. Belar-mozketa orkideek beren bizi-zikloa amaitu ondoren egingo da, datorren urterako haziak sakabanatzea barne «.
Ertzaintzako agenteek 34 urteko gizon bat atxilotu dute bart osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita.…
25_0019 Gaur goizaldean Barakaldon seigarren solairutik erori den gizon baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza…
Barakaldo Kirolak continúa mejorando los servicios que ofrece a los clubes deportivos a través de…
Udaltzaingoaren bi agentek txatar egitera eraman behar ziren 45 bizikleta konpondu dituzte eta Paiporta eta…
Psifiacos osasun mentalerako software berritzailearen garapenean espezializatutako enpresa teknologikoa da. Gaur egungo ikuspegia ANNi garapenean…
El Instituto Vasco de Consumo, Kontsumobide, consciente de que «la energía es un bien de…