Jaurlaritzaren Kontseiluak Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren agindua onartu du, merkatarien elkarteen jarduera bultzatzeko Hirigune laguntzak arautzen dituena.
Guztira 2.000.000 euro bideratuko dira laguntza horiek finantzatzeko, 2023. urtean baino % 8,1 gehiago eta 2021. urtean baino ia % 12 gehiago, legegintzaldi honetako lehen programa izanik. 2023an 76 eskaera jaso ziren, eta EAE osoko merkatari-elkarteek egindako 433 jarduera finantzatzeko aukera eman zuten.
Hirigune 2024 programaren helburua hiri-merkataritzaren lankidetza, dinamizazio eta lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzea da, Euskadiko merkataritza-sektorea biziberritzeko. Euskal merkataritza-elkarteei eta merkatarien elkarteen eta merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako elkarte mistoen jarduerei eta hiru hiriburuetako hiri-merkataritzako plataformei laguntzea da helburua.
Aurrekontuz hornituko diren proiektuak lan partekatua eta enpresen arteko lankidetza sustatzen dutenak izango dira, sektorea eta haren modernizazioa hobetu eta indartuko duten jarduerak bultzatzeko. Tokiko eta hurbileko merkataritzaren ikusgarritasuna ekarriko duen merkataritza-giro bizia eta bizigarria sortzea sustatuko dutenak, eta merkataritza-sektorearen modernizazioa eta merkaturatze-bide guztietan duen presentzia bultzatuko duten irtenbide berriak sustatuko dituztenak.
Laguntza hauen onuradun izango dira udal merkatarien elkarteak, elkarte mistoak eta hiriko merkataritzako plataformak, taldeak edo elkarteak. 2024. edizio honetan, Hirigune deialdia lehiaketaz kanpoko norgehiagoka-modalitatean egiten da. Sistema hau erabiltzeak laguntza onuradun izateko baldintzak betetzen dituzten entitate guztien artean banatzea bermatzen du, lurralde banaketa garrantzitsua eginez.
Eskabideak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da, maiatzaren 20an, eta hilabete geroago bukatuko da.
Ertzaintzako agenteek 34 urteko gizon bat atxilotu dute bart osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita.…
25_0019 Gaur goizaldean Barakaldon seigarren solairutik erori den gizon baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza…
Barakaldo Kirolak continúa mejorando los servicios que ofrece a los clubes deportivos a través de…
Udaltzaingoaren bi agentek txatar egitera eraman behar ziren 45 bizikleta konpondu dituzte eta Paiporta eta…
Psifiacos osasun mentalerako software berritzailearen garapenean espezializatutako enpresa teknologikoa da. Gaur egungo ikuspegia ANNi garapenean…
El Instituto Vasco de Consumo, Kontsumobide, consciente de que «la energía es un bien de…