Javier Albarrán, Medusaren zuzendari nagusia:
Bilboko enpresak garatutako Medusa modeloak, hornidura elektrikoko alternatibak ematen dituenak, “alfer” deitutako potentzia elektrikoa aprobetxatzea lortu du, hau da, kontratatuta egon arren erabiltzen ez den elektrizitatea, ibilgailu elektrikoak kargatzeko.
“Egoera honen jatorria arau-esparrua da; horren bidez, kontsumitzaile bat energia elektrikoaren hornitzaile izatera pasa daiteke, baldin eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko bada”, azaldu du Javier Albarrán Medusako zuzendariak. Ekimen hori Energiaren Euskal Erakundeak (EEE), ASE taldeak eta Repsolek bultzatu dute. Hortik aurrera, bere lana energia elektrikoaren kontsumitzaile handi bat identifikatzea eta “ibilgailu elektrikoak kargatzeko erabilgarri egon daitekeen potentzia elektriko alferraren patroiak lortzea da”, zehaztu du Albarranek.
Lehen proiektu pilotua dagoeneko martxan dago Bilbon, eta Bilboko Metroa eta Bilbobus lotzeko aukera ezarri du. “Bilbobuseko autobus elektriko berriak kargatzeko zerbitzurako beharrak Bilboko Metroaaren bidez asetu ahal dira, energia-kontsumitzaile handia baita”, azaldu du. Metroaren kontsumoei buruzko azterketa zehatz baten arabera, “osagarritasuna begi-bistakoa zen. Hau da, metroa erabiltzen ez denenan, gauez, orduan kargatu behar dira ibilgailu elektrikoak”, zehaztu du Albarranek.
Emaitza horiekin, Medusak zortzi kargatze-puntu instalatu ditu Elorrietako kotxetegietan. Horiei esker, beste hainbeste autobus unitate elektriko kargatu ahal izango dira gauero, betiere metroaren zerbitzua arriskuan jarri gabe. “24/7 eta urrutitik zaintzen dugu Bilboko Metroaren azpiegituraren egoera, bere tren-zerbitzua, ibilgailu elektrikoak kargatzeko beharrak eta horiek kargatzeko kudeaketa ezin hobea arriskuan ez jartzeko”, azaldu du Albarránek.
Javier Albarránek MUBIL Mobility Exporen parte izango du, Europako hegoaldeko mugikortasun iraunkorraren industriaren azoka profesionala, Ficoban izango dena (Irun), apirilaren 17an eta 18an.
SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko.
Ertzaintzako agenteek 34 urteko gizon bat atxilotu dute bart osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita.…
25_0019 Gaur goizaldean Barakaldon seigarren solairutik erori den gizon baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza…
Barakaldo Kirolak continúa mejorando los servicios que ofrece a los clubes deportivos a través de…
Udaltzaingoaren bi agentek txatar egitera eraman behar ziren 45 bizikleta konpondu dituzte eta Paiporta eta…
Psifiacos osasun mentalerako software berritzailearen garapenean espezializatutako enpresa teknologikoa da. Gaur egungo ikuspegia ANNi garapenean…
El Instituto Vasco de Consumo, Kontsumobide, consciente de que «la energía es un bien de…