24_0219 Motozikleta baten gidaria hil da GI-20an, Donostiako saihesbidean, gertatu den trafiko-istripu batean
Motozikleta baten gidaria hil da GI-20an, Donostiako saihesbidean, gertatu den trafiko-istripu batean
Prentsa zerbitzua
2024-04-17
Gaur goizean 52 urteko emakume bat hil da 06:50ean, GI-20an, Intxaurrondo parean (Donostian), Bilborako noranzkoan, gertatu den zirkulazio-istripuan. Biktima motozikleta bat gidatzen ari zen, eta Ertzaintza ezbeharraren inguruabarrak ikertzen ari da, tartean zenbat ibilgailu dauden argitzeko. Gipuzkoako Trafiko Unitateak istripuaren lekukoak eskatzen ditu.
Ezbehar larria GI-20 errepideko 5,4 kilometro-puntuan, Donostiako Intxaurrondo auzoaren parean, obretan dagoen zati baten hasieran, Bilborako noranzkoan, gertatu da.
Lehenengo abisua eman dutenean, 06:50ean, osasun-zerbitzuak eta Ertzaintzaren patruilak bertaratu dira, motozikleta bat bidean erorita baitzegoen eta, istripuaren ondorioz, zirkulazioa geldituta. Osasun-zerbitzuek motozikletaren gidariaren heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.
Gipuzkoako Trafiko Unitatea istripuaren nondik-norakoak eta beste ibilgailurik inplikatuta dagoen ikertzen ari da, eta istripuaren lekukoak eskatzen ditu, beraz, gertatutakoa argitzeko. Norbaitek informazioren bat eman badezake, atestatuen ataleko 943 53 91 25 telefono-zenbakira dei dezake.