Categorías: albisteak-berriak

54.559 pertsonak eman dute botoa apirilaren 21erako Correosen

  • Zifra horrek adierazten du 2016ko hauteskundeetan baino % 14 gehiago direla, alderatzeko moduko azken urtea izanik: 2020an posta bidezko botoaren igoera pandemia-egoerak baldintzatu zuen
  • Gauerdian amaituko da joan den apirilaren 04an hasi zen Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetako hauteskunde-kanpaina
  • Hauteskunde-egunaren ondoren, hautagai-zerrendek hamabost eguneko epea izango dute kartelak eta gainerako propaganda kentzeko

54.559 pertsonak eman dute botoa posta bidez apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako, 2016ko hauteskundeetan baino %14 (47.826) gehiagok, alderatzeko moduko azken urtea izanik; izan ere, 2020an, pandemia-egoerak baldintzatu zuen posta bidezko botoaren gorakada.

Zenbaki horiek Egoiliarren Hautesle Erroldan (EHE) inskribatuta dauden eta Euskadin edo aldi batez Euskaditik kanpora (ikasketak, Erasmus, nazioarteko bekak, aldi baterako lana, eta abar direla eta) bizi diren eta posta bidez bozkatu duten pertsonei dagozkie. Ez daude sartuta modu iraunkorrean atzerrian bizi diren pertsonak, Atzerriko Egoiliarren Hautesle Erroldaren (AEHE) botoa deitzen dena. Boto horiek datorren astean zehar joango dira iristen, hilaren 26ra arte. Egun horretan Lurralde Historikoko hauteskunde-batzordeek AEHE botoaren zenbaketa egingo dute Bilboko, Donostiako eta Gasteizko euren egoitzetan, eta datorren igandeko, hilaren 21eko, behin-behineko zenbaketari gehituko diote.

Posta bidezko botoak gorakada progresioa izan du 2012ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetatik, eta herritarrek hauteskundeetan parte hartzeko modalitate horri, bai komenigarritasunagatik bai irisgarritasun-arrazoiengatik, eman dioten erantzun positiboa islatzen du horrek.

Hauteskunde-kanpainaren amaiera

Bestalde, gaur gauerdian amaituko da hauteskunde-kanpaina, alderdiek, koalizioek eta hautesle-elkarteek datozen 4 urteetan gobernatzeko proposamenak aurkezteko eta kontrastatzeko izan duten 15 eguneko aldia. Ordu horretatik aurrera, debekatuta egongo da herritarrei botoa eskatzea.

Gainera, astelehenetik, apirilaren 22tik, aurrera, hautagaitzak legez derrigortuta daude propaganda grafikoa kokatu zuten lekuetatik kentzera. Hauteskundeak egin eta hurrengo hamabost egunetan egin beharko dute. Hala egiten ez badute, udalek kenduko dituzte kartelak, baina lan horrek eragindako gastuak hautagaitza arau-hausleei jasanaraziko zaizkie.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Zegama, Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Otzaurte inguruan

25_0022 Zegama, Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Otzaurte inguruan Zegama, Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek…

2 horas hace

Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain bat atxilotu dute Bilbon, identifikatzeari uko egiteagatik eta lankideei erasotzeagatik

25_0021 Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain bat atxilotu dute Bilbon, identifikatzeari uko egiteagatik eta lankideei erasotzeagatik…

8 horas hace

Gasteiz, atxilotu bat Ertzaintzak hainbat substantzia estupefaziente aurkitu ondoren pabiloi batean

Ertzaintzako agenteek 34 urteko gizon bat atxilotu dute bart osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita.…

1 día hace

Gaur goizaldean Barakaldon seigarren solairutik erori den gizon baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza

25_0019 Gaur goizaldean Barakaldon seigarren solairutik erori den gizon baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza…

1 día hace

Gorostizako Hockey eta Patinen pabiloiak grabazio sistema aitzindaria estreinatu du Euskadin, entrenamenduak monitorizatzeko eta partidak grabatzeko

Barakaldo Kirolak continúa mejorando los servicios que ofrece a los clubes deportivos a través de…

2 días hace

DANAk kaltetutako Valentziako eremuentzat bizikletak

Udaltzaingoaren bi agentek txatar egitera eraman behar ziren 45 bizikleta konpondu dituzte eta Paiporta eta…

2 días hace