Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak iragarri du dirulaguntza-deialdi berri bat abian jarriko duela, lurraldeko natura-ondarearen kontserbaziorako ezagutza sortzea helburu duten proiektuak gauzatzeko interesa duten pertsona, elkarte, fundazio eta enpresei zuzendua, aurten hasi eta 2025eko erdialdera arte.
Ekimen horren asmoa da biodibertsitatearen eta habitat naturalen kontserbazioaren aldeko ikerketa eta lan zientifikoak indartzea, eta, hartara, legeriak ingurumenari buruzko xedapenetan ezartzen dituen helburuak betetzea. Horiek horrela, deialdia Europar Batasunaren Biodibertsitateari buruzko 2030 Estrategia bezalako araudietan kokatzen da. Izan ere, estrategia horrek ezartzen duenez, ezagutza, hezkuntza eta biodibertsitatearen galeraren kontrako borrokarako gaitasunak irizpide zientifiko sendoetan oinarritu behar dira, eta ikerketan, berrikuntzan eta ezagutza-trukean egindako inbertsioa funtsezkoa da daturik onenak lortzeko eta soluziorik egokienak garatzeko.
Bestalde, Euskadiko Biodibertsitate Estrategiak (2030) bere lau jomugen artean ezartzen du naturaren ezagutza eta kultura sustatzea, eta, horretarako, Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistema bultzatzea eta indartzea proposatzen du ekintza nagusi gisa. Gainera, Euskadiko Biodibertsitate Estrategiak (2020) bere ekintzen artean jasotzen du geodibertsitatearen eta ondare geologikoaren azterketa Euskadiko Administrazio Orokorrak dituen dirulaguntza-lerroen artean txertatzea.
Deialdi honek 180.000 euroko aurrekontu-zuzkidura du (90.000 euro 2024ko ekitaldirako eta 90.000 euro 2025eko ekitaldirako). Ikerketa-proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldearen barruan egin beharko dira 2024ko urtarrilaren 1etik 2025eko ekainaren 30a arte.
Diruz lagundu daitezkeen proiektuen gaiak
Dirulaguntza jaso dezaketen proiektuek natura-ondareari buruzko ezagutza hobetzeko ikerketa aplikatuko azterketak eta lanak egitea dute ardatz. Dirulaguntza horiek honako gai-arlo hauek hartzen dituzte:
25_0022 Zegama, Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Otzaurte inguruan Zegama, Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek…
25_0021 Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain bat atxilotu dute Bilbon, identifikatzeari uko egiteagatik eta lankideei erasotzeagatik…
Ertzaintzako agenteek 34 urteko gizon bat atxilotu dute bart osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita.…
25_0019 Gaur goizaldean Barakaldon seigarren solairutik erori den gizon baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza…
Barakaldo Kirolak continúa mejorando los servicios que ofrece a los clubes deportivos a través de…
Udaltzaingoaren bi agentek txatar egitera eraman behar ziren 45 bizikleta konpondu dituzte eta Paiporta eta…