Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bilkuran onartu du, 2024-2025 ikasturtean hizkuntza-normalkuntzako Ulibarri Programarako dirulaguntzak zehazten dituen Agindua. 1.225.000 euroko diru-kopurua duen deialdi hau dagoeneko programan parte hartzen ari diren edo parte hartu nahi duten itunpeko ikastetxeei zuzendua da.
Deialdi honen xede nagusia da euskararen erabilera normalizatzeko proiektuak sustatzen dituzten itunpeko ikastetxeei laguntzea. Ulibarri Programaren baitan ikastetxeetan sortutako hizkuntza normalkuntzarako proiektuek eskoletako egunerokoan euskararen erabilera sustatzea dute helburu nagusi.
Ikastetxe hauek, eragile guztien artean euskararen erabilera sustatzeko proiektu bat adosten dute, Ikastetxeko Normalkuntza Proiektua. Hau egiteko, egoera aztertu eta diagnosia egiten dute lehenbizi ikastetxe hauek. Ondoren, lau urterako proiektua zehazten dute, eremuz eremu honako hauek definituz: helburuak, abiatuko diren jarduera motak, arduradunak, ebaluaziorako adierazleak eta denbora tarteak. Zeregin honetan, Berritzegune Nagusiko aholkularien laguntza jasotzen dute.
Ulibarri Programaren baitan garatzen diren hizkuntza normalizazioko proiektuak Ikastetxeko Hizkuntza Proiektuarekin loturan diseinatuko dira. Izan ere, pentsaezina litzateke euskararen erabilerarako normalizazio proiektu baten garapenak harremanik ez izatea goragoko maila batean dagoen hizkuntza proiektuan jasotzen diren erabakiekin. Era horretan, normalizazio proiektuak (orain arte eskola-orduetatik kanpo eragiten zuenak) eskola-orduetan ere eragin behar du, euskararen didaktikarekin eta erabilitako metodologiarekin erlazionatuta dauden eremuak indartuz.
Hezkuntza Sailak 1996-1997 ikasturtean abian jarri zuen hizkuntza-normalkuntzako Ulibarri Programan ikastetxe publikoek zein itunpekoek har dezakete parte. 2023-2024 ikasturtean, Euskadiko 410 ikastetxe dira partaide programan: 231 ikastetxe publiko eta 179 itunpeko.
25_0022 Zegama, Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Otzaurte inguruan Zegama, Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek…
25_0021 Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain bat atxilotu dute Bilbon, identifikatzeari uko egiteagatik eta lankideei erasotzeagatik…
Ertzaintzako agenteek 34 urteko gizon bat atxilotu dute bart osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita.…
25_0019 Gaur goizaldean Barakaldon seigarren solairutik erori den gizon baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza…
Barakaldo Kirolak continúa mejorando los servicios que ofrece a los clubes deportivos a través de…
Udaltzaingoaren bi agentek txatar egitera eraman behar ziren 45 bizikleta konpondu dituzte eta Paiporta eta…