Iñigo Urkullu Lehendakaria Belgicast International enpresaren lantegi berriaren irekiera izan da, Lezaman, Arantxa Tapia sailburuarekin batera. Bere hitzaldian, Lehendakariak eskerrak eman dizkio enpresari egindako apustu ausartagatik, Euskadin inbertitzeagatik eta herri honek eskaintzen dituen aukeretan sinesteagatik. «Beti da pozgarria Euskadin lan egiten duten enpresak hazten ikustea, inbertsio berri eta garrantzitsuak egiten dituztela egiaztatzea; hori baita gure herrian ikusten duten potentzialaren erakusgarririk argiena»- adierazi du.
Enpresako arduradunen aurrean, Urkulluk ziurtatu du jakin dutela Euskadik dituen hazteko aukerak identifikatzen eta hori dela-eta hartu dutela hemen hazten jarraitzeko erabakia. “Egonkortasuna, segurtasuna, erakunde konprometituak eta langileen lehiakortasuna dira enpresek Euskadin inbertitzeko arrazoietako batzuk”- gaineratu du eta gero eta globalizatuago dagoen mundu honetan, arrazoi horiei eusteko beharra azpimarratu du Lehendakariak, Euskadik etengabe hedatzen den industria behar beharrezkoa duelako aberastasuna sortzen eta bere ongizatea mantentzen jarraitzeko.
Testuinguru horretan, Lehendakariak erakunde eta enpresek partekatzen dituzten beste 4 balio ere aipatu ditu: berrikuntza, kalitatearekiko konpromisoa, jasangarritasuna eta talde-lana. «Lehiakorrak izaten eta aberastasuna sortzen jarraitu nahi badugu, ezinbestekoa dira etengabeko hobekuntza eta berrikuntza; kalitatearekiko konpromisoa ere gure beste nortasun ezaugarrietako bat da, baita euskal industriarena ere, ez gara ondo egindako lanarekin konformatzen, beti gauzak hobeto egiteko grina daukagu”- adierazi du. Jasangarritasunari dagokionez, Urkulluk berretsi du prozesuak pixkanaka egokitu behar direla emisioak ahalik eta gehien murrizteko, eta euskal industriarekin batera lanean ari direla baieztatu du.
Amaitzeko, Lehendakariak talde-lanaren eta lankidetza publiko-pribatuaren defentsa argia egin du, «ezin dugu bakarrik aurrera egin, elkarlana ezinbestekoa da eta euskal erakundeek enpresen hazkundea bultzatu eta bermatu behar dute, eta horretarako formularik onena eta eraginkorrena da lankidetza publiko-pribatu, eredu horri esker, enpresek begi onez ikusten dute gure lurraldean inbertsioak egitea”- amaitu du.
Ertzaintzak 35 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur eguerdian Pasaian, genero-indarkeriaren esparruan hilketa saiakera egotzita,…
Ertzaintzak bost gizon atxilotu ditu gaur goizean Gasteizen, Donostiako Garbera merkataritza-gunean egindako lapurreta batetik bi…
24_0621 Ertzaintzak Donostian emakume bati sexu-erasoa egiteagatik atxilotuako gizona espetxeratu dute Ertzaintzak Donostian emakume bati…
Ertzaintzak lau gizonezko (hiru heldu eta adingabe bat) atxilotu ditu ostiral gauean, Abanto-Zierbana udalerriko Putxeta…
24_0619 Bilbo, atxilotu bat hiru edukiontziri su emateagatik Bilbo, atxilotu bat hiru edukiontziri su emateagatik…
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu gaur, ostirala, goizaldean, Trapagarango industrialde batean indarra erabiliz lapurtzea egotzita.…