Udalak 46 hegaldi eskaera kudeatu zituen 2023an eta Udaltzaingoak baimenik gabeko 10 hegaldi atzeman zituen
Gero eta dron gehiago ikusten dira hirian, eta eguraldi onarekin dronen begistatzeak handiagoak dira, izan ere, hiriaren irudi ederrak hartzen dituzte, hain zuzen ere, gizarte sareetan biralak egiten diren irudiak. Baina, beharrezkoa da baimena edo tituluren bat izatea hirian horrelako tresnak erabiltzeko?
Hiri-Segurtasun, Suhiltzaile eta Babes Zibileko zinegotzi Martin Ibabek prentsaren aurrean agertu da gaur hainbat zalantza argitzeko, izan ere, gero eta dron gehiago ikusten dira, eta honakoa azpimarratu du: “Donostian beharrezkoa da dron bat erabiltzeko baimena eskatzea, bai erabilera komertziala duen grabaketa bat egiteko, hau da, iragarki bat, filme bat edo telebista serie batentzako irudiak hartzeko, baita norberarentzat irudiak grabatzeko ere”.
Horren harian, gogorarazi du, 2020ko abenduaren 31tik baldintza gutxieneko batzuk daudela Europako Batasunak araututa, eta horiek hegaldi mota guztiei eragiten dietela – izan erabilera pribaturako, izan erabilera profesionalerako –, dronaren tamaina edo pisua zeinahi den ere. Horiek horrela, honakoa esan du:
Behin gutxieneko baldintza hauek beteta, Martin Ibabek, gaineratu du, beharrezkoa dela:
Donostiaren kasua berezia da, izan ere, aireportuaren eraginaren eremuan dago. Horrenbestez, dron hegaldi guztiek kontrolatuta eta ENAIREk erregistratuta egon behar dute. Gainera, Martin Ibabek gogorarazi du, debekatuta dagoela pertsona asko dauden lekuetan dron bat erabiltzea.
Era berean, Ibabek adierazi du, 250 gramo baino gutxiago pisatzen duten dronek araudi berdina bete behar dutela, hiria aireportuaren eraginaren eremuan dagoelako. Eta ondorioz, ezarritako segurtasun neurri guztiak bete behar dituzte, hau da, erabiltzaileak beharrezko titulua izatea, ardura zibileko derrigorrezko asegurua izatea, eta pertsonenganako babes neurri egokiak izatea.
Baldin eta dron horiek kamera badute, pilotuak kontuan izan behar du
Udaltzaingoak azken hilabeteetan dron hegaldi dezente begistatu ditu hiriko hainbat lekutan. Hiri-Segurtasun, Suhiltzaile eta Babes Zibileko zinegotziak esan du, hilabete batean Udaltzaingoak baimenik gabeko 20 hegaldi begiztatu dituela, eta horrek kezka sortzen diela, izan ere, kontrolik eta baimenik gabeko hegaldiak dira.
Urgull, Ulia eta hiru hondartzetan izaten dira begiztatze gehienak, eta Udaltzaingoak arduradunak topatzeko ikerketa zabaltzen duela. Horren harian, Martin Ibabek honakoa esan du: “Oso zaila da komunikatu gabeko hegaldi hauen arduradunak harrapatzea, baina batzuetan ikerketak bere fruituak ematen ditu, eta batez ere, gizarte sareetan jartzen diren irudi eta bideoei esker, edota hegaldiak errepikatzen badira jarraipen zehatzak egiteari esker, legez kanpoko jarduera horien atzean dauden pertsonak identifikatzen dira, hain zuzen ere, isun handiak izan dezakeen legez kanpoko jarduera”.
2023an Udaltzaingoak baimenik gabeko 10 hegaldi atzeman zituen, eta AESAri dagozkion aktak bidali zizkion isuna jar zitzan. Ibabek aditzera eman du, isun horiek:
oppo_0 Inklusioa, familia-kontziliazioa eta hezkuntza-berrikuntza sustatzeko konpromisoa berresteko, Bilboko Udaleko Hezkuntza Arloak 250.300 euro bideratuko…
RSME-ren Ikertzaile Gazteen VII. Kongresua lehen aldiz egingo da Bilbon atzotik urtarrilaren 17ra arte. Euskal Herriko Unibertsitatea…
«Ikusi eta Ikasi» udal programak 22 urte bete ditu familia giroko aisialdia euskaraz proposatuz hiriko barruti guztietan. Edizio…
Bilboko Udalak «V. VillaSoundBilbao (VSB)» jaialdian izena emateko epea ireki du gaur. Jaialdiaren helburua da musikari…
Urtarrilaren 30etik otsailaren 2ra, Bilbao Exhibition Centre-n Eskulanen eta sormenaren bilgune entzutetsu bihurtu den Tendencias…
Atrakzioak, kirola eta jarduerak uztartuta, balioak dituen dibertsioa Gabon garaiko ezinbesteko proposamena da oraindik ere…