RC Celta taldearen aurkako neurketarako sarrerak erosteko inskripzio-epea bukatu eta gero, apuntatu diren pertsona guztiek euren sarrera erosi ahal izango dute
RC Celta taldearen aurkako neurketarako sarrerak eskuratzeko izen-emate epea amaitu ondoren, izena eman duten bazkide guztiek euren sarrera erosteko eskubidea izango dute, sarrera izen-emate kopurua txikiagoa baita.
Sarrerak eskatu dituzten bazkideek maiatzak 7an, asteartea, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara, sarrerak jaso ahal izango dituzte, San Mameseko txarteldegietan.
Gainerako sarrerak publiko orokorrari jarriko zaizkio salgai San Mameseko txarteldegietan, aurreko ordutegi eta data berean. Sarreren prezioa 30 eurotakoa da.
ADI EGON:
Txarteldegietan iladak ekiditeko, eransten den formularioa guztiz beteta eraman beharko da sarrerak erosterakoan. Gainera, sarrerak hartzeko, bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data, NAN eta bidaia plana zenbakia adieraztea ere.
Gogoratzen dizuegu sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, hurrengo hiru zozketetan parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako Klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.
Atzo eguerdian, Ertzaintzak giza hilketaren saiakera delitu baten ustezko egilea atxilotu zuen Galdakaon. Atxilotuak aizkora…
El Polideportivo de Lasesarre está dando un paso importante hacia la modernización y mejora de…
Javier del Ser eta Jesús López Lobo BRTA aliantzako kide den Tecnalia zentro teknologikoko ikertzaileek…
Azahara Domínguez, la diputada de Movilidad, Turismo y Ordenación del Territorio, viajará la próxima semana…
Un jurado seleccionará a 12 grupos que participarán en 4 conciertos en la sala Bilborock. …
Desde medianoche permanecé activo un aviso amarillo por temperaturas mínimas y heladas en el interior…