Irun, pertsona bat atxilotu dute aldamio batzuetatik eskalatu eta leiho batetik etxebizitza batera sartu ostean


24_0255 Irun, pertsona bat atxilotu dute aldamio batzuetatik eskalatu eta leiho batetik etxebizitza batera sartu ostean

Irun, pertsona bat atxilotu dute aldamio batzuetatik eskalatu eta leiho batetik etxebizitza batera sartu ostean

Servicio de prensa

2024-05-05

Ertzaintzako agenteek 24 urteko gazte bat atxilotu dute Irunen, indarra erabiliz lapurtzen saiatzea egotzita. Atxilotua aldamio batzuetatik igo zen eta leiho bat bortxatu ondoren etxe batera sartu zen. Egoiliarretako batek barruan harrapatu zuenean, etxetik ihes egin zuen, eta patruila batek aurkitu zuen.

Atzo, larunbata, arratsaldeko bostak aldera, gizon bat Irungo etxebizitza batean lapurtzen saiatu zela jakinarazi zioten Ertzaintzari. Emandako datuen arabera, eraikinaren fatxadan jarritako aldamio batzuetatik igo zen, eta leiho batetik sartu zen barrura. Etxeko bizilagunetako batek geletako batean aurkitu zuen, eta sartu zen toki beretik ihes egin zuen.

Herritarren babeserako patruila bat bertaratu zen, eta eraikineko trastelekuen inguruan ustezko inplikatua aurkitu zuten. Etxebizitzaren leihoak hainbat kalte zituela egiaztatu eta inplikatua identifikatu ondoren, atxilotu egin zuten.

Atxilotua epailearen esku utziko dute polizia-eginbideak amaitutakoan.