Donostian atxilotu dute aparkatuta zegoen auto baten barruan bikotekideari eraso egiteagatik


24_0258 Donostian atxilotu dute aparkatuta zegoen auto baten barruan bikotekideari eraso egiteagatik

Donostian atxilotu dute aparkatuta zegoen auto baten barruan bikotekideari eraso egiteagatik

Servicio de prensa

2024-05-06

Ertzainek 52 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo gauean Gipuzkoako hiriburuan, genero-indarkeriako ustezko delitu bat leporatuta. Biktima osasun-zentro batean artatu behar izan zuten.

Erasoa atzo, igandea, 21:20 aldera gertatu zen Donostiako Altza auzoan. Telefonoz egindako dei batean jakinarazi zioten Ertzaintzari gizon batek emakume bati eraso egin ziola kalean aparkatuta zegoen auto baten barruan.

Ertzaintzako Herritarren Babeserako Ataleko agenteak agertu ziren lekura eta ustezko erasotzailea identifikatu zuten. Biktima osasun-zentro batera eraman zuten lesioak artatzera.

Agenteek atxilotu egin zuten gizona, genero-indarkeriaren delitua leporatuta. Atxilotua gaur goizean jarri dute emakumearen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiaren eskuetan Donostian.