Categorías: albisteak-berriak

Eraldalan martxan da Gipuzkoan, lidergo eta erakunde eraldaketa programa

Eraldalanek Gipuzkoako lidergo eta erakunde eraldaketa programaren 4. edizioa abiarazi du eta parte hartzeko izen-ematea ireki du. Enpresa garapen, prestakuntza eta networking programa bat da, gure inguruneko erronketara egokitu eta eredu lehiakor, erresiliente eta iraunkorretarantz aurrera egin nahi duten enpresa txiki eta ertainetako taldeetako liderrei zuzendua.

Programa Impact Hub Donostiak bultzatzen du eta 2024ko maiatzetik urrira garatuko da dohainik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren laguntzari esker.

Eraldalanek Sistema Bizien Teoria eta “OATS” ereduarekin lan egiten du, pertsonak, prozesuak eta erakundearen helburua lotzen dituzten 6 kategoria hauetan oinarrituta: Helburua eta balioak, Zaintza, Komunikazioa, Moldagarritasuna, Autonomia, Lidergotza bideratzailea

Programa hiru bloke osagarritan banatuta dago, gure antolaketa-ereduetan eta lidergo kontzientean aurrera egiten lagunduko diguten ezagutzak, tresnak eta praktikak ezagutzeko eta integratzeko.

  • Maiatzak 30. Impact Hub Donostia. 11:00-13:00. Erakundearen autodiagnostikoa. Erakunde bakoitzaren ongizate-egoera baloratzeko saio bat, Eraldalan autodiagnostikoaren tresna digitalarekin. Beste erakunde batzuekin batera aukerak identifikatzeko, esperientziak eta errealitateak partekatzeko espazioa izango dugu.
  • Ekainak 20 / Irailak 19. Impact Hub Donostia. 11:00-13:00. Prestakuntza. 2 saio teoriko-praktiko, antolakuntza-eredu berriak ezagutzeko eta lidergo kontzienterantz entrenatzeko:
    • Lidergo bideratzailea eta komunikazio eraginkorra
    • Autonomia eta moldagarritasuna
  • Urriak 24. Donostia. Networking ekitaldia. Programa profesionalen arteko topaketa batekin amaituko dugu, eta enpresa-lidergoaren eta -eraldaketaren esparruko erreferenteak ezagutuko ditugu; horrez gain, parte-hartzaileen artean elkarrizketarako eta indagaziorako espazioak partekatuko ditugu.

Parte hartu nahi duzu?

Parte hartu nahi duzu? Gipuzkoako erakunde sarean parte hartzea gustatuko litzaizuke? Zure taldearekin aurrera egiteko eta lidergo kontzienteago batean garatzeko modu edo eredu berriak ezagutu nahi badituzu, jar zaitez harremanetan Impact Hub Donostia taldearekin, formulario hau betez, eta xehetasun gehiago bidaliko dizkizugu programari, datei eta beste datu interesgarri batzuei buruz.

Autodiagnostikoari buruz

Zure erakundearen osasun-egoera ezagutzea eta hobetzea gustatuko litzaizuke?

Eraldalan autodiagnostikoa tresna digital eta ireki gisa sortu zen, taldeen zerbitzura, erakundeak eraldatzeko aukerak errazago identifikatzeko. Autodiagnostikoak OATS ereduaren  hiru ardatzetan (pertsonak, prozesuak eta helburua) eta 6 kategoriatan (lidergo bideratzailea, zaintza, asmoa eta balioak, autonomia, moldagarritasuna, komunikazioa) oinarritutako balorazioa egiten du. Eskatu zure autodiagnostikoa.

Erakunde Eraldaketa sare zabala

Ondorengo erakundeek parte hartu dute Eraldalaneko aurreko edizioetan: Hettich, Cyber Surgery,  HRE automation, Viajes Eroski, Matia Fundazioa, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, Emaús Fundación Social, Landaola Gipuzkoako Landa Garapen Elkartea, Surfrider, etab.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gaur goizaldean Barakaldon seigarren solairutik erori den gizon baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza

25_0019 Gaur goizaldean Barakaldon seigarren solairutik erori den gizon baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza…

2 horas hace

Gorostizako Hockey eta Patinen pabiloiak grabazio sistema aitzindaria estreinatu du Euskadin, entrenamenduak monitorizatzeko eta partidak grabatzeko

Barakaldo Kirolak continúa mejorando los servicios que ofrece a los clubes deportivos a través de…

23 horas hace

DANAk kaltetutako Valentziako eremuentzat bizikletak

Udaltzaingoaren bi agentek txatar egitera eraman behar ziren 45 bizikleta konpondu dituzte eta Paiporta eta…

23 horas hace

Psifiacosek plataforma berritzaile bat sortu du osasun mentalaren adierazleak urrunetik eta denbora errealean monitorizatzeko – SPRI

Psifiacos osasun mentalerako software berritzailearen garapenean espezializatutako enpresa teknologikoa da. Gaur egungo ikuspegia ANNi garapenean…

23 horas hace

Kontsumobide recomienda realizar estos pequeños gestos para ahorrar en energía

El Instituto Vasco de Consumo, Kontsumobide, consciente de que «la energía es un bien de…

23 horas hace

Las obras de acceso desarrolladas en el parque industrial de Itziar-Deba impactan positivamente en la competitividad de las empresas

Eider Mendoza, diputada general de Gipuzkoa, ha podido comprobar de primera mano el impacto positivo…

23 horas hace