24_0261 Bertan behera geratu dira maiatzaren 9an kamioiek Euskadin zirkulatzeko ezarritako murrizketak
Servicio de prensa
2024-05-07
Neurriak 7,5 tonatik gorako baimendutako gehieneko masa (BGM) duten ibilgailu astunei eragiten die
Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi ditu Frantzian jaieguna den maiatzaren 9an, kamioiek Euskadin zirkulatzeko ezarritako murrizketak, Frantziako Gobernuak gauza bera egin ondoren. Hala jakinarazi die Estibaliz Olabarri Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak agintari eskudunei eta garraiolarien elkarteei.
Neurriak mugaz gaindiko garraioari eta, zehazki, 7,5 tonatik gorako baimendutako gehieneko masa (BGM) duten ibilgailu astunei eragiten zien. Horren ondorioz, normaltasunez zirkulatu ahal izango dute maiatzaren 9ko 0:00etatik gaueko hamarrak arte.
Informazio hori ohiko bideetatik ere jarriko da garraiolarien eskura, bai eta www.trafikoa.euskadi.eus webgunearen eta @TrafikoaEJGV X kontuaren bidez ere.
25_0018 Portugaleten gazte bat atxilotu dute taberna batean lapurreta egiten saiatzeagatik Portugaleten gazte bat atxilotu…
Valverdek «Superkopako finalera iristeko aukera ona» galdu izana deitoratu du, baina «hilabete oso gogorra dugu…
Club Athleticeko kideek 2024/25 denboraldiko Kopako final-zortzirenetako partidarako sarrerak era esklusiboan eros ditzakete. Salmenta orokorra…
Ordu gutxitan amaitu dira publiko orokorrarentzat eskuragarri zeuden sarrerak, Athletic Clubeko bazkideek, Club Athleticek eta…
Zuri-gorriak lehiaketara itzuliko dira Gabonetako etenaldiaren ostean, eta talde katalalan igo berriaren aurka neurtuko dituzte…
Atezainaren hasierako mailegua sei hilabetekoa da, baina Athletic Clubek eta talde mexikarrak urtebetez luzatzeko aukera…