Herriko Plazako agertokian breakdance txapelketaren atarikoak egongo dira, 15:00etatik 18:00etara, sarrera librearekin, eta Barakaldo Antzokian, berriz, breakdance eta dantza urbanoen ikuskizun nagusia, 18:30etik aurrera, sarrerak eskuragarri daude.
Jaialdiak arreta berezia jartzen dio breakdance-ari, olinpiar kirol gisa onartu da aurten eta horrekin bat egiten du. Breakdance dantzari ezagunek parte hartzeaz gain, besteak beste «Arcopom» munduko breakdance koreografia onenaren saria jaso izan duen taldea, bertako gazteen parte-hartzea sustatzen duten ekimenak egongo dira.
Bestetik garrantzitsua da dantza urbanoen koreografien lehiaketa nabarmentzea. Horretarako, hiru sailkapen-jaialdi antolatu dira, eta guztira 100 euskal taldek parte hartu dute. Ondoen baloratutako koreografiek hiru kategoriatan lehiatzeko aukera izango dute Barakaldo Antzokiko final handian.
Buruz buruko Breakdance lehiaketak junior mailarako eta «crew vs crew» breakdance taldeentzat, DJ Vos eta M.C Milki lagun dituztela. Hiru epaimahai profesionalek, Serockek (Zaragoza), Razak (Bartzelona) eta Jorgek (Madril), dantzarien lana ebaluatuko dute. Kategoria bakoitzeko finalistak Barakaldo Antzokian egingo den final handian lehiatuko dira.
Urban Danceko koreografien lehiaketaren finala, 100 talde bildu dituzten hiru sailkapen-jaialdirekin. Koreografia onenak hiru kategoriatan lehiatuko dira final handian zehar.
Finalistek 3 minutu arteko koreografiak aurkeztuko dituzte Bartzelonako epaimahai profesional baten aurrean: Raza, Lmet eta Silvia G.
Breakdance atalean, Andaluziako Arcopom taldeak hartuko du parte, flamenkoa eta breakdancea uztartzen dituen ikuskizuna aurkeztuz. Talde sendo honek munduko breakdance koreografia onenaren saria jaso izan du. Breakdanceko finalak ere egingo dira, Herriko Plazan parte hartu dutenekin.
Dantza urbanoen bestelako ikuskizunak izango dira bertan. Bartzelonatik, Lmetek eta Silvia Gik Hip Hop ikuskizuna eskainiko dute. Gainera, Euskal Strutting taldeak aurrezkuaren bertsio berritzailea aurkeztuko du dantza urbanoarekin konbinatuta, tradizioa eta modernitatea uztartuz agertokian.
BreakOnStage Logela Multimediak eta Barakaldoko Udalak antolatzen dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Kutxabanken, Gaztearen eta Barakaldo Antzokiaren laguntzarekin.
Informazio gehiago www.breakonstage.com edo stage@breakonstage.com
Barakaldo Kirolak continúa mejorando los servicios que ofrece a los clubes deportivos a través de…
Udaltzaingoaren bi agentek txatar egitera eraman behar ziren 45 bizikleta konpondu dituzte eta Paiporta eta…
Psifiacos osasun mentalerako software berritzailearen garapenean espezializatutako enpresa teknologikoa da. Gaur egungo ikuspegia ANNi garapenean…
El Instituto Vasco de Consumo, Kontsumobide, consciente de que «la energía es un bien de…
Eider Mendoza, diputada general de Gipuzkoa, ha podido comprobar de primera mano el impacto positivo…
Las actuaciones se desarrollarán en el Conservatorio J.C. Arriaga, la Biblioteca de Bidebarrieta, el instituto…