CIC nanoGUNEk deialdi bat abiarazi du —Ikertzaileak industriarekin lankidetzan— euskal erakundeen garapen teknologikoa erraztu nahi duena industria-erronkei irtenbide berritzaileak eman diezazkieten goi-mailako prestakuntza duten ikertzaileen sarrerari esker.
ICRP (Industry collaborative research positions) programaren helburua da ikertzaile profesionalak tokiko erakundeetan sar daitezen erraztea, lantaldeak aberastuz eta beren ekoizpen-prozesuetan dituzten teknologia- eta berrikuntza-erronkei ikuspegi berriak aurkitzeko aukera emanez. “Ziur gaude horretarako gakoa pertsonak direla”, dio Ainara Garcia Gallasteguik, nanoGUNEko Teknologia Transferentziaren zuzendariak. NanoGUNEren ikerketa-lerroek aplikazioak dituzte hainbat sektoretan, hala nola osasunean, energian, fabrikazio aditiboan, ekonomia zirkularrean, automobilgintzan, elikaduran edo teknologia kuantikoetan, eta tokiko enpresek nabarmentzeko dituzten aukerak handitzen laguntzen dute.
Enpresaren ezaugarrien arabera, nanoGUNEk aholkularitza eskainiko du bere erronkak aztertzeko eta bere beharretara hobekien egokitzen den profila identifikatzeko, eta sartu berriaren banakako proiektua definitzen lagunduko du. Halaber, programak finantzazio-egitura bateratu bat proposatzen du hautatutako pertsona kontratatzeko.
Deialdi hau haien lantaldeetan profil zientifikoa edo ikertzailea duten langileak sartu nahi dituzten edo profil horiek plantiletan sartzearen abantailak aztertu nahi dituzten tamaina eta sektore guztietako euskal enpresei zuzendua dago. Informazio gehiago lortzeko edo eskaera egiteko nanoGUNEren webgunearen bidez egin dezakete
Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago irailaren 30era arte.
Bila zabiltzan talentua oso hurbil egon daiteke!
CIC nanoGUNE
CIC nanoGUNE Nanozientzia Ikerketa Kooperatiboko Zentroa, Donostian kokatutako ikerketa-zentro bat da, nanozientzian eta nanoteknologian bikaintasuneko ikerketa egiteko helburuarekin sortua Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen lehiakortasuna eta bertako garapen ekonomikoa areagotzeko asmoz. NanoGUNE Ikerketa eta Teknologiako Euskal Aliantzako (BRTA) kidea da eta, gainera, Estatuko Ikerketa Agentziak aitortutako María de Maeztu Bikaintasun Unitate bat da.
24_0710 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Gorbeia mendian zauritutako emakume bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Gorbeia…
Arrigorriagako Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen bart, lesio-delitu bat egotzita. Hainbat pertsonak eraso egin zioten…
Operazioan 3 pertsona atxilotu dituzte Ikerketari esker, Iberoamerikatik Kantauri isurialde osora eta Europar Batasuneko beste…
Las negociaciones entre el Gobierno foral y los partidos de la oposición han dado sus…
En la plaza de Gipuzkoa se ha instalado el espacio ‘Argitu ongizatea’ para que la…
La piscina es un elemento importante en cualquier hogar. El mantenimiento de esta instalación es…