24_0266 Getxo, atxilotu bat eta bi ikertu martxoaren amaieran indarkeria erabiliz egindako lapurreta batengatik
Getxo, atxilotu bat eta bi ikertu martxoaren amaieran indarkeria erabiliz egindako lapurreta batengatik
Servicio de prensa
2024-05-09
Ertzainek 25 urteko gazte bat atxilotu dute Getxon eta beste gizon bat eta emakume bat ikertu dituzte, martxoan Algortan indarkeria erabiliz egindako ustezko delitu batengatik. Lapurrek hiru pertsona jo zituzten eta telefono mugikor bat lapurtu zuten.
Ikertutako gertakariak martxoaren 24ko goizaldean jazo ziren Algorta auzoan. Bost pertsonako talde bat kalean oinez zihoazen bi gizoni eta emakume bati hurbildu eta kolpeka hasi zitzaizkien, hiru biktimak lurrera erori ziren arte. Azkenean, erasotzaileek telefono mugikorra kendu zioten emakumeari eta alde egin zuten.
Ordutik egindako ikerketei esker, Ertzaintzak gertakarietan inplikatuetako hiru identifikatu ahal izan ditu, eta horietako bat atxilotu egin du eta beste bi ikerketapean geratu dira.
Atzo bertan atxilotu zuten gaztea polizia-egoitzan egongo da Getxoko Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarri arte.
Aste honetan beste pertsona bat ere atxilotu dute ikerketen ondorioz
Ertzaintzak joan den asteartean 18 urteko beste gazte bat ere atxilotu zuen 2023ko azaroan Getxon indarkeria erabiliz egindako ustezko beste lapurreta batengatik. Lapurretan labana bat erabili zuen biktima beldurtzeko.
Ikerketei esker orain identifikatu eta atxilotu ahal izan dute pertsona hori, egitateak gertatu zirenean adingabea zena.