Categorías: albisteak-berriak

Banatu dira INIZIA 2024 sariak

INIZIA 2024 sariak banatu dira INIZIA DAY egunaren barruan. Ekitaldiko burua Manoli Igartua izan da, Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko errektoreordea, eta bertan izan dira, halaber, Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria; David Montero, BIC Arabako zuzendaria; eta Amaia Calleja, Arabako Campuseko Ekintzailetzako eta Transferentziako zuzendaria.

Sariok INIZIA Arabacampus programan kokatzen dira. Programa horrek enpresa sorkuntzaren kultura bultzatzen du eta bertan parte hartzen dute UPV/EHUko Arabako Campusak eta BIC Arabak. Lehiaketaren helburua da saritzea enpresa ekimen berritzaileak edo oinarri teknologikodunak aurkezten dituzten proiektuak.

Bi kategoria daude: batetik, ‘Ekimen berritzaile berriak’ izenekoa, eta bertan parte har dezakete UPV/EHUko graduko edo graduondoko tituludunek; ziklo guztietako ikasleek; irakasle-ikertzaileek; eta UPV/EHUn egindako ikerketa bati esker garatutako teknologia erabiltzen duten sustatzaileek.

Atal honetan ‘Loraontech’ proiektuak irabazi du. Datuak erregistratu eta interpretatzeko software bat da, LoRaWaN teknologia darabilena. Besteak beste, aplika daiteke nekazaritza adimendunean, industriako baliabideen kudeaketa eraginkorrean eta hiri adimendunetan. Bikaintasun teknologikoa gizarteko bazter guztietara eramateko konpromisoarekin sortu da ‘Loraontech’. Proiektuaren atzean UPV/EHUko bi ikasle ohi daude: Asier de Celia eta Rubén de Celis.

Bigarren saria ‘Biosystem Technology’ proiektuak eskuratu du. Garatu dute Beatriz Uralde ikasle ohiak, Idoia Postigo irakasle-ikertzaileak, Sergio Mosquera ikasle ohiak, Sergio Muñozek eta Rosa Lafuente ikasle ohiak. Pertsonen azala biosentsoreen bidez gainbegiratzean datza. Proiektuaren oinarrizko ideia da estresa eta antsietatea Ca2+, Na+ eta K+ elektrolitikoen kontzentrazio mailarekin lotzea, eta, beraz, elektrolito horiei pertsonen azalean erreparatuta, antsietate eta depresio koadroak detektatzea.

Sariaren beste kategoria ‘Gradu amaierako proiektuak, master amaierako proiektuak eta doktorego tesiak’ izenekoa da. Atal honetako saria Lidia Maesok eraman du, presioak eragindako ultzeren prebentziorako sistema baten inguruan egindako lan batekin. Proposamena da presio guneak detektatzea gailu mugikor bati kablerik gabe konektatutako sentsore biobateragarrien bidez. Sariduna doktorego tesia egiten dabil gai horretaz Farmazia Fakultatean.

Beste sari bat Mikel Rodríguezek eskuratu du, Gipuzkoako Ekonomia eta Enpresa Fakultatean aurkeztutako GRALarekin. Bertan spin-off baterako ideia aurkeztu du, sudurreko odoljarioak eteteko tapoi ekologiko bat (Odol-Stop®) garatzeari begira. Hirugarren saria Sabrina Moulayk eraman du, Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan aurkeztu duen GRALarekin. Bertan, nekazaritza jasangarrirako gainbegiratze eta kontrol sistema integral bat proposatu du.

Sari banaketaren ondoren, Manoli Igartua errektoreordeak zorionak eman dizkie parte hartu duten guztiei eta, bereziki, sarituei, “proposamenen originaltasunagatik eta sormenagatik. Ekintzaileek, beren ideiek eta proiektuek bezala, INIZIA Arabacampus programa dute, baita ekintzailetza sustatzeko eta ideia horiek enpresa-errealitate bihurtzeko lanean jarraitzeko gure konpromisoa ere”.

Edizio honetan hamar eskari aurkeztu dira ‘Ekimen berritzaile berriak’ kategorian eta zazpi eskari ‘Gradu amaierako proiektuak, master amaierako proiektuak eta doktorego tesiak’ kategorian.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Milioi bat euroko iruzurra egin duen eta Estatu osoan 1.200 biktima baino gehiago dituen talde kriminal bat, iruzur teknologikoetan espezializatua, desegin dute

Esquadra Mossoek, Polizia Nazionalak, Guardia Zibilak eta Ertzaintzak 23 pertsona atxilotu dituzte Osona eskualdean, horien…

3 horas hace

Ertzaintzak eta Erandioko udaleko udaltzaingoek prebentzio-neurriak hartzen jarraitzen dute aisialdirako lokalen inguruan

24_0705 Ertzaintzak eta Erandioko udaleko udaltzaingoek prebentzio-neurriak hartzen jarraitzen dute aisialdirako lokalen inguruan Ertzaintzak eta…

2 días hace

Dos detenidos en Bilbao por su presunta implicación en la quema intencionada de mobiliario urbano

Durante esta madrugada la Ertzaintza ha detenido en la capital vizcaína a dos jóvenes de…

2 días hace

Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124 errepidean, Lantziegon

24_0703 Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124 errepidean, Lantziegon Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124…

3 días hace

Un preso intenta evadirse del centro penitenciario de Martutene

24_0702 Un preso intenta evadirse del centro penitenciario de Martutene Un preso intenta evadirse del…

3 días hace

Adingabe bat atxilotu dute Bilbon, beste gazte bati hankan sastada bat emateagatik

24_0701 Adingabe bat atxilotu dute Bilbon, beste gazte bati hankan sastada bat emateagatik Biktima larri…

3 días hace