BIND SME-ek, startupekin lankidetzan ETEentzako soluzio berritzaileak garatzea proposatzen duen ekimenak, laugarren deialdia egiten du. Eraldaketa digitalaren bidez lehiakortasuna hobetzeko interesa duten Euskadiko enpresa ertain eta txikiek ekainaren 28ra arte eman ahal izango dute izena, BIND SME-enlaugarren edizioan parte hartzeko.
BIND SME ekimena Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI Taldearen eta Up!Euskadi bere plataformaren bidez sortutako BIND berrikuntza ireki publiko-pribatuko plataformaren parte da. Gaur egun, hiru ekimen ditu EAEko industrian eta administrazioan digitalizazioa eta lehiakortasuna bultzatzeko: azelerazio-programa, enpresa korporatibo handiekin lankidetzan; BIND SME, startupekin ETEak konektatzen dituena; eta BIND GovTech, euskal sozietate publikoen digitalizazioa sustatzen duen ekimena.
BIND SME ekimenaren helburua euskal enpresa txiki eta ertainen digitalizazioko erronkei erantzun bat ematea da. Horretarako, startup berritzaileekin konektatzen ditu ETEak, aldez aurretik definitutako erabilera-kasuen bidez, enpresa bakoitzaren beharren arabera.
Hiru edizioetan, 55 ETEk eta 30 startupek baino gehiagok hartu dute parte, eta soluzio berritzaileak jarri dituzte abian elikaduraren, eraikuntzaren, energiaren, ekipamenduaren, ingurumenaren, manufaktura aurreratuaren, siderurgiaren eta automobilgintzaren arloetan, ETEen eraldaketa digitalean aurrera egiteko eta lehiakortasuna hobetzeko.
BIND SME ekimenak startup nazionalen eta nazioartekoen talentua erakartzen du, ETEen beharrei erantzuteko gai diren soluzio teknologiko disruptiboekin. Aurreko edizioetako proiektuetan gehien erabili diren teknologien artean daude Adimen Artifiziala, Gauzen Internet (IoT), zibersegurtasuna eta manufaktura gehigarria. Hirugarren edizioan, 130 startup aurkeztu ziren 18 ETE parte-hartzaileek planteatutako 5 erronkei erantzuteko.
Aurreko edizioetan garatutako proiektuen artean daude, alde batetik, Dimeco ETEarena, merkatuko liderra prentsazko elikatze-lerroetan eta zeharkako ebaketa-lerroetan, Immersia startuparekin batera. Startup honek plataforma aurreratu bat sortu zuen produkzio-prozesuko datuak integratzeko gai diren makinak bistaratzeko, materialen kalkuluak optimizatzeko eta produkzio-abiadurak kalkulatzeko. Bestetik, nabarmentzekoa da Eldu ETEak, goi-tentsioko instalazio elektrikoak muntatzen eta mantentzen espezializatuak, Kevo startuparekin batera abian jarritakoa. Startup honek adimen artifiziala aplikatzen du ahotsa aztertuz, goi-tentsioko eta behe-tentsioko instalazio elektrikoak berrikusteko. Horri esker, datuak hartzeko orduan eraginkorragoak dira orain eta langileen segurtasuna areagotu da.
BIND plataformak ETEentzat abian jarritako ekimenean parte hartzeak hainbat onura dakartza:
ETEei zuzendutako BIND ekimenak deialdi bat egiten du urtean behin, eta hainbat fase biltzen ditu urte osoan zehar:
Ezagutu BIND SME parte hartzearen abantaila guztiak, beren arrakasta-kasuak, eta zure parte-hartzea eskatzeko modua hemen.
24_0705 Ertzaintzak eta Erandioko udaleko udaltzaingoek prebentzio-neurriak hartzen jarraitzen dute aisialdirako lokalen inguruan Ertzaintzak eta…
Durante esta madrugada la Ertzaintza ha detenido en la capital vizcaína a dos jóvenes de…
24_0703 Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124 errepidean, Lantziegon Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124…
24_0702 Un preso intenta evadirse del centro penitenciario de Martutene Un preso intenta evadirse del…
24_0701 Adingabe bat atxilotu dute Bilbon, beste gazte bati hankan sastada bat emateagatik Biktima larri…
24_0700 Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek lapur bat atzeman du Bilboko bitxi-denda batean lapurtzeagatik Zerbitzuz…