Categorías: albisteak-berriak

Sestaon hiru pertsona atxilotu dituzte supermerkatu batean indarkeria erabiliz lapurreta egiteagatik

Ertzainek hiru pertsona, bi gizon eta emakume bat, atxilotu dituzte Sestaon, Barakaldoko supermerkatu batean indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Inplikatuek, establezimenduko langileek harrapatu egin zituztela konturatu zirenean, piperbeltz-espraia bota zuten ihes egin ahal izateko.

Atzo, asteazkena, 17:40 aldera gertatu zen Barakaldoko supermerkatu batean.  Bi gizon establezimenduan sartu ziren eta oliba-olioa zuten hainbat ontzi hartu eta larrialdietarako aterantz joan ziren, establezimendutik ordaindu gabe irteteko asmoz.  Establezimenduaren kanpoaldean emakume bat zuten zain martxan zegoen auto batean, lapurtutako produktuekin ihes egiteko.  

Dirudienez, larrialdietako atea blokeatuta zegoen, eta supermerkatuko langileek ustekabean harrapatu zituzten bi inplikatuak. Bi gizonek horietako batzuk kolpatu zituzten eta bultza ere egin zieten, eta piperbeltz-espraia erabili zuten ihes egiteko, lapurtu nahi zuten salgaia bertan utzita. Esprai narritagarriaren ondorioz, establezimendua hustu egin behar izan zuten, eta merkataritza-jarduna etenda geratu zen.

Delituaren berri izan ondoren, Ertzaintzaren patruilak bertaratu ziren supermerkatura, eta ustezko hiru lapurrak zeramatzan autoaren bila hasi ziren.  Autoa Sestaon atzeman zuten, eta, beharrezko frogaketak egin ondoren, hiru bidaiariak, bi gizon eta emakume bat, indarra erabiliz lapurreta egiteagatik atxilotu zituzten.  Autoaren eta hiru pertsonen prebentziozko miaketan, agenteek, erabilitako espraiaz gainera, arma zuri batzuk, zehazki, bi labana, aizto bat, aizkora bat eta kuter bat, eta makila luzagarri bat eta zurezko makila bat aurkitu zituzten. Arma horiek edukitzeagatik, dagozkien HSL espedienteak ireki dizkiete. Auto barruan produktu kosmetikoak zituzten kaxa batzuk, ustez beste establezimendu batetik lapurtutakoak, ere aurkitu zizkieten, eta horien legez kanpoko jatorria ere ikertzen ari dira, beraz.

Hiru atxilotuek aurrekariak dituzte lapurretengatik eta ebasketengatik, eta agintari judizialaren eskuetan jarriko dituzte Ertzain-etxeko eginbideak amaitzean.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintza hildako bat eragin duen Bermeoko sute bat ikertzen ari da

24_0707 Ertzaintza hildako bat eragin duen Bermeoko sute bat ikertzen ari da Ertzaintza hildako bat…

12 horas hace

Espetxeratu egin dute Irunen indarkeria erabiliz lapurreta egin zuen gizona

Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen joan den larunbatean Irunen, indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Biktima…

12 horas hace

Milioi bat euroko iruzurra egin duen eta Estatu osoan 1.200 biktima baino gehiago dituen talde kriminal bat, iruzur teknologikoetan espezializatua, desegin dute

Esquadra Mossoek, Polizia Nazionalak, Guardia Zibilak eta Ertzaintzak 23 pertsona atxilotu dituzte Osona eskualdean, horien…

15 horas hace

Ertzaintzak eta Erandioko udaleko udaltzaingoek prebentzio-neurriak hartzen jarraitzen dute aisialdirako lokalen inguruan

24_0705 Ertzaintzak eta Erandioko udaleko udaltzaingoek prebentzio-neurriak hartzen jarraitzen dute aisialdirako lokalen inguruan Ertzaintzak eta…

3 días hace

Dos detenidos en Bilbao por su presunta implicación en la quema intencionada de mobiliario urbano

Durante esta madrugada la Ertzaintza ha detenido en la capital vizcaína a dos jóvenes de…

3 días hace

Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124 errepidean, Lantziegon

24_0703 Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124 errepidean, Lantziegon Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124…

3 días hace