Astekonomiak apirileko hainbat adierazle ekonomiko jasotzen ditu gaurko emanaldian. Horien artean daude Euskadiko KPIaren gorakada (% 3,5), euskal aireportuetako aire-trafikoa (gora egiten jarraitzen du) eta turismoen matrikulazioen hobekuntza.
Alde batetik, apirilean, Euskadiko KPIak hiru hamarren egin du gora, eta % 3,5ean kokatu da. Hortaz, bi hilabetez jarraian egin du gora. Gasaren eta elikagaien prezioa garestitzeak eragin zuen bilakaera hori. Bestalde, azpiko inflazioa % 3,4tik % 3,1era jaitsi zen, eta, horren ondorioz, KPIaren azpitik geratu da, 2022ko azarotik ez bezala.
Gainera, apirilean, euskal aireportuen bitartez desplazatutako pertsonen kopurua % 9,7 igo zen aurreko urtearen aldean. Guztira, 661.603 pertsonak bidaiatu zuten hegazkinez aldi horretan: serie historiko osoan apirilean lortutako erregistrorik altuena.
Era berean, eta Trafiko Zuzendaritza Nagusiak argitaratutako azken datuen arabera, urteko lehen lauhilekoan 9.182 auto saldu ziren Euskadin, aurreko urteko aldi berean baino % 5,9 gehiago. Horrela, berretsi egin da joera positiboa, eta pandemia hasi zenetik lehen lauhileko batean izandako erregistrorik altuena lortu da.
Asteroko laburpen hau minutu bateko iraupena duten bideo hauen oinarria da, eta gaurkotasun ekonomikoaren hedapena eta jarraipena erraztea du helburu.
25_0026 Ertzaintzak obus bat erretiratu du Hondarribiko etxe bateko lorategitik Ertzaintzak obus bat erretiratu du…
Zinema eta Zientzia zikloaren zortzigarren edizioak denboraren kontzeptuan sakontzea proposatzen du. Helburu horrekin, hamabi film…
Gabonetako geldialdiaren ondoren, Emakumeen* Etxearen jarduna bueltan da eta 2025 urte honen lehen erdirako antolatu…
Jakina da Zarautzen eta zarauztarren elementu adierazgarrietako bat herrian egiten den bizikleten erabilera zabala dela.…
Amalur Landu partehartze prozesua gauzatzearekin batera, Zarauzko Udaleko lorezaintza zerbitzua Salberdin urbanizazio proiektuaren baitan jasota…
Jesus Carrera Olaskoaga hondarribiarra fusilatua izan zenetik 80 urte beteko dira ostegun honetan, urtarrilaren 16an.…