Categorías: albisteak-berriak

Donostiak 2024ko Berrikuntza Plana abiarazi du 5,6 milioi eurorekin

Planaren hiru milioi euro berrikuntza sustatzeko laguntza ekonomikoak finantzatzeko erabiliko dira.

Ekonomiako eta Bertako Enplegurako zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bitartez, 2024ko Berrikuntza Plana aurkeztu du, hiriaren etorkizuneko erronkei erantzuteko kudeaketa-eredu berri bat barne hartzen duena.

Udalak berrikuntzaren alde egindako apustua Udal Sozietatearen jarduera-memorian islatzen da, 2023an sozietateak 2.564 pertsonari arreta egin zien, 1.352 enpresari bidean lagundu zien eta 295 ekintzailetza-proiektu babestu zituen (horietatik % 44 proiektu berritzaileak izan ziren). Gainera, 2 milioi euro inguru inbertitu ziren kontratazioari eta enplegua sortzeari laguntzeko programetan, eta 1.697 enplegu berri sortzen lagundu zen.

Ezagutzan, zientzian eta berrikuntzan oinarritutako kudeaketa-eredu baten alde egindako apustuari esker, gaur egun Donostia Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria da, eta Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareari atxikitako 29 ikertegi finkatzea lortu du. 2022an I+G+Bn egindako inbertsioa 325,4 milioi eurokoa izan zen, hau da, hiriko BPGaren % 3,7. Hori guztia, 5.954 pertsona enplegatzen dituen ekosistema batean.

Egungo egoera egonkorra eta goranzkoa izan arren, hiriak hainbat erronkari egin behar die aurre, hala nola:

  • Irtenbide berritzaileak bilatu behar ditu jasangarritasuna eta hiri eraldaketa bermatzeko.
  • Kalitatezko enplegua sorraraziko duen enpresa-ehun sendo bat garatzea eta finkatzea beharrezkoa da.
  • Tokiko Talentua garatu eta trebatu beharra dago.
  • Teknologia- eta ezagutza-transferentziarako ibilbideak sortzea.
  • Hiri ekonomiaren sektore tradizionalak (merkataritza, ostalaritza eta turismoa) eraldatzea.
  • Hiriaren erakargarritasuna eta nazioarteko posizionamendua landu behar dira.

Eneko Goia alkate eta Donostia Sustapeneko lehendakariak balioa eman dio “Donostia Sustapenak hiriaren ekonomia- eta lan-sarean egiten duen bultzatze-, laguntze-eta biderkatze-lanari”. Haren iritziz, urtero bideratzen diren programek eta inbertsioek “jarduera ekonomikoa indartzeko bidea ematen dute, eta horrek enpleguaren arloan, langabezia-tasa txikiena eta “per capita” errenta handiena duen estatuko hiriburutzat kokatzen gaitu”.

Ane Oyarbide Ekonomiako eta Bertako Enplegurako zinegotziarentzat, «pandemia gaindituta, eta adierazleek Donostia egoera onean dagoela islatzen badute ere, bultzada berri bat emateko unea da, berrikuntza aldaketarako palanka gisa hartuta, hiriko erronkei aurre egin ahal izateko. Helburua Donostiak enpresa sare berritzailea izatea da, bertako gazteentzat kalitatezko enplegua eta aukerak sortzeko gaitasuna duena «.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Chivite Lehendakariak Oteiza Museoaren etorkizuneko proiektuak ezagutu ditu

Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakariak Altzuzako Jorge Oteiza Fundazio Museoa bisitatu du gaur goizean. Bertan,…

7 horas hace

Irujo kontseilariak MONDRAGON taldea bisitatu du, Nafarroako bigarren enplegatzailea

Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak MONDRAGON Korporazioaren proiektua bisitatu du…

7 horas hace

Nafarroako hamabost ikastetxe egokitu dira ikasgeletan tratu ona sustatzeko Laguntza programara

Haur eta Lehen Hezkuntzako Nafarroako hamabost ikastetxe egokitu dira Laguntza programara, eskola-jazarpena eta -ziberjazarpena, indarkeria…

7 horas hace

Nafarroako Gobernuak bat egin du datorren asteburuan Bakearen Egunarekin, Palestinako Errefuxiatuentzako NBEren Agentzia aitorpenarekin

Nafarroako Gobernuak bat egingo du datorren asteburuan Bakearen Nazioarteko Egunarekin, Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslarientzako Nazio…

7 horas hace

Gorrotozko diskurtsoen eta buloen aurreko prestakuntza 2.400 gazte nafarrengana iritsiko da aurten

Gorroto-diskurtsoei aurre egiteko prestakuntza, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak Nafarroako Gazteriaren Institutuaren bidez sustatua,…

7 horas hace

45 herrik hartuko dute parte Ondareari buruzko Europako Jardunaldietan, 168 ekintza biltzen dituen programa batekin

Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilari Rebeca Esnaolak gaur aurkeztu du irailaren 27tik urriaren 6ra bitartean…

7 horas hace