Hiru atxilotu Andoainen eta Bilbon droga-trafikoagatik

Azken orduotan, Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Andoainen eta hirugarren bat Bilbon, osasun publikoaren aurkako delituengatik. Atxilotuei kokaina, haxixa eta marihuana atzeman dizkiete.

Atzo gauean Andoainen egindako alkoholaren eta drogen prebentzio-kontrol batean, ertzainek bi pertsona zeramatzan auto bat geldiarazi zuten.  Gidariari droga-testa egin zioten eta positibo eman zuen, eta agente jarduleek autoa miatu zuten eta eserleku baten azpian 100 gramo kokaina zituen poltsa bat aurkitu zuten. Ebidentzia horien aurrean, ustezko bi bidaiariak atxilotu zituzten droga-trafikoaren delitua leporatuta.

Polizia-egoitzan zegozkion polizia-eginbideak amaitu ondoren, atxilotuak gaur goizean bertan jarri dituzte agintari judizialaren eskuetan.

Bestalde, Bilbon, Santutxu auzoko kale batean, bikote baten artean sortutako eztabaidak patruila bat erakarri zuen. Bi pertsonak identifikatu ondoren, agenteek prebentziozko miaketa egin zioten gizonari, eta bere gauzen arten kokaina-kopuru txikiak zituzten hamaika poltsatxo, marihuana-kukuluak eta haxixa aurkitu zizkioten. Era berean, atxilotu duten gizonak mila eta zortziehun eurotik gora zeramatzan balio ezberdinetako billetetan. Substantziak eta dirua konfiskatu ondoren, gizona osasun publikoaren aurkako delitu batengatik atxilotu zuten.  

Andoainen atxilotutako bi pertsonak bezala, atxilotutako gizona gaur goizean jarri dute agintari judizialaren eskuetan.