Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosak erabateko babesa erakutsi dio gaur arratsaldean Euskal Autonomia Erkidegoan bizi den ukrainar komunitateari, «gaur bereziki, Errusiak inbaditutako eskualdeetan oso egun zailak bizi direla» jakinda. Horri, Putinen diktadura-erregimenetik etengabe zabaltzen diren gezurrak eta desinformazioa gehitu behar zaizkio. Oso egun gogorrak dira Ukrainarentzat eta Europar Batasun osoarentzat».
Oksana Demyanovychekin batera, Nerea Melgosak Ukrainako Liburutegiaren inaugurazioan parte hartu du, Ibarrekolandan. Jada 300 lan baino gehiago bildu dituzte bertan eta Ukraina-Euskadi Elkartearen kultur jardueren agertoki izango da.
«Lehenik eta behin, zorionak ematen dizkizuet Euskal Autonomia Erkidegoan kolektibo gisa egiten ari zareten lan eredugarriagatik: integrazioko, partaidetzako eta Ukrainan jarraitzen duten eta hemen, Euskal Autonomia Erkidegoan, bizi zareten familiei laguntzeko lan bikainagatik. Zuen familiak jada erabat gureak dira; eta gure kulturak harreman eta hurbiltasun horri esker aberasten dira» adierazi du Melgosak.
Sailburuak azaldu duenez, «liburutegi berri honetan orain hasieran dauden 300 lanek bizitza ematen diote gaur egun gure Europar Batasuna nabarmentzen duen oinarri kultural eta historikoari. Milaka orrialde eta idazki horiek laster ugarituko dira erreferentzia eta artxibo digital berriekin, gure seme-alabek etengabe kontsultatuko eta idatziko dituztenak gizarte hobea —gizatiarragoa, solidarioagoa, jasangarriagoa eta demokratikoagoa— garatzeko ezagutza etengabe eskuratzeko jardunean«.
«Badakit, batez ere orain, oso egun zailak bizi direla Errusiak inbaditutako eskualdeetan. Horri, Putinen diktadura-erregimenetik zabaltzen diren gezurrak eta desinformazioa gehitu behar zaizkio. Oso egun gogorrak dira Ukrainarentzat eta Europar Batasun osoarentzat. Ukrainak inoiz baino babes handiagoa behar du. Europak lankidetza eta babes hori erakutsi behar ditu gure demokraziekin amaitu nahi dutenen porrota lortu arte» adierazi du Nerea Melgosak.
Lankidetzarako eta Giza Eskubideetarako euskal arduradun instituzional gorenak azpimarratu duenez, «Euskal Autonomia Erkidegoa oso herrialde txikia da, diktadura anker baten erasoa jasan zuena bere garaian. Horregatik, ahal dugun guztian, zuen herriarekin gaude. «Zuen liburuetako orrietatik balen eta bonben zentzugabekeria gaindituko duten letrak ateratzea nahiko nuke».
24_0707 Ertzaintza hildako bat eragin duen Bermeoko sute bat ikertzen ari da Ertzaintza hildako bat…
Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen joan den larunbatean Irunen, indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Biktima…
Esquadra Mossoek, Polizia Nazionalak, Guardia Zibilak eta Ertzaintzak 23 pertsona atxilotu dituzte Osona eskualdean, horien…
24_0705 Ertzaintzak eta Erandioko udaleko udaltzaingoek prebentzio-neurriak hartzen jarraitzen dute aisialdirako lokalen inguruan Ertzaintzak eta…
Durante esta madrugada la Ertzaintza ha detenido en la capital vizcaína a dos jóvenes de…
24_0703 Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124 errepidean, Lantziegon Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124…