Categorías: albisteak-berriak

Udalak 2023ko ekitaldia itxi zuen aurrezki eta zorpetze indizie positiboekin

Loiolako Kuartelen erosketak ez du eragin handirik izan diruzaintza-soberakin positiboa izan duen likidazioan

Donostiako Udalak 2023ko aurrekontuaren likidazioa aurkeztu du, eta emaitza honakoa izan da: Udalak 1,4 milioi euroko superabitarekin amaitu du, behin 2024ko ekitaldira 186 milioi euro gehituta hirian inbertsioak egiten jarraitzeko. Eta diru kopuru hori 2024rako aurreikusita dauden inbertsioei gehituko zaio.

Superabitaren zifra aurreko urteetakoa baino txikiagoa da, izan ere likidaziotik 59,7 milioi euroko finantziazio desbideraketa positiboa egon da Loiolako Kuartelak erosteko. Horren ondorioz, Udalak finantziazio esfortzu handiagoa egin behar izan du eskatutako maileguaren ordainketari aurre egiteko.

Ekonomia eta Aurrekontua kudeatzeko zinegotzi Kerman Orbegozok esan du, 2023ko likidazioak erakusten duela Udalaren finantza-egoera orekatua dela eta, ondorioz, ez dagoela finantza-oztoporik 2024rako aurreikusita dauden jarduketa guztiak egiteko.

Horiek horrela, Orbegozok azpimarratu du, Loiolako Kuartelak erosteko operazioak finantza-entitateei itzuli beharreko zorra handitu duela, baina ez dela oztoporik izan ekitaldia aurrezki- eta zorpetze-indize eta diruzaintza-soberakin positiboarekin ixteko.

Aurkeztutako likidazioa soilik Udalaren aurrekontu-ekitaldiarena da eta, beraz, ez ditu kontuan hartzen Udalaren mendekoak diren 14 udal-elkarte eta -sozietateak. Elkarte eta sozietateek kontuak administrazio kontseiluetan aurkeztuko dituzte. Hala ere, esan beharra dago, aurrekontuaren likidazioak udal-elkarte eta -sozietateek euren kontuak 2023ko abenduaren 31ko datarekin orekatzeko behar adina baliabide finantzieroak aurreikusten dituela.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Oyón-Oion-en atxilotua ibilgailu bat nahita erretzeagatik

24_0501 Oyón-Oion-en atxilotua ibilgailu bat nahita erretzeagatik Oyón-Oion-en atxilotua ibilgailu bat nahita erretzeagatik Servicio de…

10 horas hace

Ingresa en prisión el hombre detenido ayer en Gasteiz por intento de homicidio a su pareja

24_0502 Ingresa en prisión el hombre detenido ayer en Vitoria-Gasteiz por intento de homicidio a…

10 horas hace

Andoain: bost pertsona atxilotu dituzte talde-eraso batengatik

Ertzaintzak 20 eta 25 urte bitarteko bost gizon atxilotu ditu azken orduetan, lesio-delitu bat egotzita,…

10 horas hace

Barakaldoko Foruen pasealekua oinezkoentzat jartzeko lanak hasi dira

Foruen Pasealekua berritzen hasi da. Udalak gaur goizean iragarri du Barakaldoko kale nagusia oinezkoentzako kale…

2 días hace

Donostiako Udalaren adierazpen instituzionala

Azken orduetan Donostian izan den sexu erasoaren aurrean Udalak honako hau adierazten du: 1.- Udalak…

2 días hace

Automobilgintzako berrikuntza teknologikoak euskal enpresetara hurbiltzen ditu Basque Trade-k

Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade), SPRI Taldean sartuta dagoen euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak, automobilgintzaren industriako…

2 días hace