24_0288 Ortuella, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak bi gazte atxilotu dituzte herritar bati mugikor bat indarrez lapurtzeagatik
Ortuella, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak bi gazte atxilotu dituzte herritar bati mugikor bat indarrez lapurtzeagatik
Prentsa zerbitzua
2024-05-19
Ertzaintzako eta Ortuellako udaltzaingoko agenteek 19 eta 18 urteko bi gazte atxilotu dituzte gaur goizaldean, indarkeriaz egindako lapurreta-delitu bat egotzita. Antza denez, bi inplikatuek gizon bati eraso egin diote telefono mugikorra kentzeko.
Gaur goizaldeko 03:10ean, Ortuellako udaltzainek Ertzaintzari deitu diote, herri horretako Catalina Gibaja kalean pertsonen arteko borroka bat izan dela jakinarazteko.
Agenteek esku hartu dute, pertsonak banandu dituzte, eta jakin ahal izan dute inplikatuetako bik ustez telefono mugikor bat lapurtu diotela herritar bati, eta herritar horrek hainbat lesio zituela. Udaltzaingoak erasotzaileetako bat atxilotu du, eta Ertzaintzak bigarren inplikatua atxilotu du.
Zauritua anbulantzia bateko osasun-langileek artatu dute. Lapurtutako telefono mugikorra berreskuratu dute, inguruan aurkitu baitute, aparkatutako autoen artean.
Atxilotuak epailearen esku utziko dituzte ertzain-etxean polizia-eginbideak amaitutakoan.