Gaur aurkeztu da tomografo konputarizatua UPV/EHUren Bizkaiko Campuseko Martina Casiano eraikinean egin den ekitaldian. Bertan izan dira Eva Ferreira errektorea, Inma Arostegui Ikerketaren arloko errektoreordea, Itziar Alkorta Calvo SGIkerreko zuzendaria eta Leire Sanfelices eta Aitor Larrañaga ekipamenduaren teknikari arduradunak.
Azpiegitura berezi hau kudeatuko dute euskal unibertsitate publikoko Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorrek (SGIker), eta erabili ahal izango dute bai unibertsitateko kideek bai beste eragile zientifiko-teknologiko publiko zein pribatu batzuek.
Eva Ferreira errektoreak azpimarratu du ekipamendu berria oso garrantzitsua dela lehen mailako ikerketa indartzeko: «Unibertsitate baten bikaintasuna oinarritzen da haren giza kapitalean, baina baita ekipamenduan ere. Tomografo honi esker, UPV/EHUko ikertaldeek eta euskal industria sareko eragile publiko zein pribatuek tresna aparta izango dute beren proiektuak garatzeko. Abangoardiako ikerketak abangoardiako ekipamendua eskatzen du. Horregatik, gaur oso urrats garrantzitsua egin dugu, beharrezko azpiegitura bat martxan jarrita, ezagutzaren adar guztietarako balioko duena, gainera».
Tomografia konputarizatu bat da objektu baten X-izpien erradiografia multzo bat, hainbat ikuspegitatik lorturiko erradiografiak, ordenagailu programa baten bidez mihiztatzen direnak, hiru dimentsioko irudi bat lortzeko. Ondoren, irudi hori manipulatu daiteke, behar den informazio guztia ateratzeko. Beraz, teknika ez-inbaditzaile bat da, aukera ematen duena grafikoki behatu eta sekzionatzeko objektu baten barnealdea (grezieraz, sekzioa edo ebaketa = τόμος tómos), hura zatitu behar izan gabe.
Eskakizun teknikoak sinpleak dira kontzeptualki: X-izpien iturria, tomografiatu beharreko objektua orientatzeko sistema eta irudiak jasotzeko detektagailua. Ondoren, ordenagailu programa batek berreraikitzen du hiru dimentsioko irudi bakar bat, lortutako erradiografien tratamendu sofistikatu baten bidez. Horretarako, prestazio handiko ordenagailuak behar dira, kalkuluak egiteko hainbat gigabyte-ko datu multzoak erabilita.
Ezaugarri horiek guztiek tresna berria diziplina anitzeko ekipamendu bihurtzen dute, aplikazio ugarirekin: zaharberritze artistikoa, ikerketa biomedikoa, zuntzen eta porositatearen analisia, pieza metaliko edo hibrido manufakturatuen azterketak, materialen fisika, etab. Bereizmen handia da ekipamendu honen balio erantsia, kasurik onenean 0,4 mikrometroko xehetasunak detekta ditzakeelako (4 milimetroko hamar milarenak: 400 nanometro). Horrek esan nahi du jauzi kuantitatibo handia egin dela aurreko ekipamenduekin alderatuta: 500 aldiz handiagoa da bereizmena industriaren arloan, eta 2.000 aldiz handiagoa alor biomedikoan. Horrela, ekipo berri honen potentzialtasunak aukera ematen du mugako ikerketa egiteko.
Ekipoaren kalitatea oso garrantzitsua bada ere, datuen tratamendua da sistemaren funtsezko ataletako bat. Ondorioz, erabili beharreko ingurune informatikoaren prezioa gehiegizkoa izan daiteke ikertalde edo enpresa askorentzat. UPV/EHUko X Izpien Zerbitzu Orokorrak (Molekula eta Materialen Unitatea) lan estazioak ditu, eta lorturiko informazioa tratatu dezakete hor erabiltzaileek.
Azpiegitura berriak (Europar Batasunak finantzatua eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak arautua, 2021eko ekipamendu zientifiko-teknikoa eskuratzeko deialdian) 1.500.000 €-ko kostua izan du, eta unibertsitate Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorretan (SGIker) sartu da, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak finantzatzen du, Euskal Unibertsitate Sistemaren Planaren bidez. Ia urtebete iraun zuen hautaketa prozesuari gehitu behar zaio lokala egokitzeko erabili den denbora (ekipoak 8 tona baino gehiago pisatzen du). Nolanahi ere, dagoeneko erabat operatibo dago.
Operazioan 3 pertsona atxilotu dituzte Ikerketari esker, Iberoamerikatik Kantauri isurialde osora eta Europar Batasuneko beste…
Las negociaciones entre el Gobierno foral y los partidos de la oposición han dado sus…
En la plaza de Gipuzkoa se ha instalado el espacio ‘Argitu ongizatea’ para que la…
La piscina es un elemento importante en cualquier hogar. El mantenimiento de esta instalación es…
Ibone Bengoetxea: “En Europa, y en el mundo, Euskadi tiene presencia y visibilidad gracias a…
24_0707 Ertzaintza hildako bat eragin duen Bermeoko sute bat ikertzen ari da Ertzaintza hildako bat…