Bilboko Ertzain-etxeko agenteek, ikerketa baten ondoren, 22 urteko gizon bat atxilotu dute, indarkeria erabiliz egindako lapurreta eta lesioen delitua leporatuta. Biktima zaurgarritasun bereziko pertsona da, adinekoa baita.
Egitateak apirilaren 14an, 19:30 aldera, gertatu ziren Bilbon, bide publikoan. Gizon bat 81 urteko biktimarengana hurbildu zen senitarteko batekin paseatzen ari zenean. Gizonak, indarrez tira eginda, lepoan zeraman katea kendu zion biktimari, eta lurrera erorarazi zuen.
Lekura hurbildu zen osasun-baliabideak biktima Basurtuko ospitalera eraman zuen, eta bertan ebakuntza egin zioten, erorikoaren ondorioz aldaka hautsi baitzuen.
Gertaeraren berri izan zuenean, Ertzaintzak ikerketa hazi zuen, eta atzo, asteazkena, atxilotu zuen ustezko delitugilea gaueko 22:40ak aldera Bilbon.
Atxilotua, antzeko egintzengatik polizia-aurrekari ugari dituena, agintari judizialaren eskuetan jarriko dute polizia-eginbideak amaitutakoan.
24_0710 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Gorbeia mendian zauritutako emakume bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Gorbeia…
Arrigorriagako Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen bart, lesio-delitu bat egotzita. Hainbat pertsonak eraso egin zioten…
Operazioan 3 pertsona atxilotu dituzte Ikerketari esker, Iberoamerikatik Kantauri isurialde osora eta Europar Batasuneko beste…
Las negociaciones entre el Gobierno foral y los partidos de la oposición han dado sus…
En la plaza de Gipuzkoa se ha instalado el espacio ‘Argitu ongizatea’ para que la…
La piscina es un elemento importante en cualquier hogar. El mantenimiento de esta instalación es…