Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Zumaian harkaitzetan harrapatuta zeuden hainbat pertsona erreskatatu dituzte


24_0302 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Zumaian harkaitzetan harrapatuta zeuden hainbat pertsona erreskatatu dituzte

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Zumaian harkaitzetan harrapatuta zeuden hainbat pertsona erreskatatu dituzte

Servicio de prensa

2024-05-23

Gaur arratsaldean, Ertzaintzaren helikoptero batek Zumaian, antza denez, mareak gora egin duenean, ustekabean harrapatuta geratu diren bost pertsona erreskatatu ditu.

Arratsaldeko lau eta erdiak aldera, herritar batek larrialdietarako SOS Deiak 112 telefonora deitu du, hainbat pertsona, dirudienez, marea igotzean, ustekabean harkaitzetan harrapatuta geratu direla esanez. 

Larrialdiei Aurre Egiteko Zerbitzuko teknikariak, erreskate-dispositiboaren arduradunak, Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko baliabideak eta helikoptero bat mobilizatu ditu lekura, larrialdietarako beste baliabide batzuekin batera. Aireontziak erreskatatu ditu osasun-egoera onean zeuden pertsonak, eta leku seguru batera eraman ditu.