Categorías: albisteak-berriak

Hirurehun landare baino gehiagoko marihuana-plantazio bat desegin dute Sopelan

Ertzaintzak marihuana-plantazio bat desegin du Sopelako landa-eremu batean, eta arduradunak atxilotu ditu osasun publikoaren aurkako ustezko delitu batengatik. Era berean, argindarrarekin iruzur egitea ere leporatu die.

Getxoko Ertzain-etxean Sopelako substantzia sorgorgarrien plantazio bati buruz jasotako informazioan oinarrituta, Droga Unitateko agenteek ikerketa hasi zuten legez kanpoko plantazio hori zegoela egiaztatzeko.

 Egindako ikerketaren ondorioz, eta Sopelako Udaltzaingoaren laguntzaz, egiaztatu zuten lursail batean, arbolez eta zuhaixkez inguratuta, hiru etxetxo zeudela. Tokia eta bertara joaten ziren bi pertsonak zaintzeko dispositibo bat ezarri ondoren, asteazken arratsaldeko lehenengo orduan, operatiboko agenteek bertara sartzera zihoazela geldiarazi zituzten bi pertsona horiek.  Zegokion baimenarekin, polizia-baliabideak barrura sartu ziren, eta etxetxoetako batean biltzeko puntuan zeuden 326 kalamu-landare aurkitu zituzten, bai eta horiek garatzeko eta hazteko beharrezko material guztia ere, hau da, besteak beste, bero-lanparak, haizagailuak, filtroak eta termometroak. Biltegi moduan erabiltzen zuten beste etxetxo batean taser pistola bat, matxete bat eta txikitutako marihuana-kilo bat aurkitu zituzten.

 Egindako ikerketari esker jakin ahal izan zutenez, bi pertsona horiek bi lonja zituzten Berangon, eta horietako batean plantazio berriak sortzeko behar diren era guztietako tresnak zituzten, besteak beste, iragazkiak, fokuak, lorontziak, hazitokiak, turba, etab. Bigarren lokalean eskopeta bat aurkitu zuten kartutxo eta guzti, bai eta pistola simulatu bat, lorontziak eta haxix- eta marihuana-kopuru txikiak ere.  

 Ebidentzia horien aurrean, agenteek plantazioaren bi arduradunak atxilotu zituzten, osasun publikoaren aurkako delitu bat leporatuta. Era berean, argindarrarekin iruzur egitea ere egotzi diete, legez kanpo konektatuta baitzuten.  

 Atxilotuak, 42 eta 44 urtekoak, atzo arratsaldean jarri zituzten agintari judizialaren eskuetan.

 

Jaitsi erantsitako dokumentua

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Barakaldok 99.000 pertsona baino gehiagorekin amaitu du Gabonak programazioan aktiboki parte hartuz

Joan den igandean amaitu ziren Gabonak, eta Barakaldon azken unera arte jarduerak izan dira. Oso…

20 mins hace

Euskadiko, Kataluniako eta Pirinio Atlantikoetako eta Okzitaniako sei erakundek abiarazi dute Know Cheese proiektu europarra

Leartikerren Esneki Zentroa, Prosumerlab eta Hazi dira Know & Cheese proiektuan inplikatutako euskal erakundeak. Proiektu…

20 mins hace

Euskalmeten arabera, abendua bustia eta beroa izan da

Urteko azken hilabetean pilatutako prezipitazioa ohikoa dena baino % 50 handiagoa izan da, kostaldeko eskualdeetan izan…

20 mins hace

Mikel Jauregi sailburuak Haizea Wind Group bisitatu du, dorre eolikoen fabrikazioan munduan liderra den euskal enpresa

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren sailburu Mikel Jauregik Haizea Wind bisitatu du Bilboko…

20 mins hace

Lemoan atxilotu dute saltoki batean lapurreta egiten saiatzea leporatuta, erakusleihoa kutxatila-estalki batekin hautsi ondoren

25_0017 Lemoan atxilotu dute saltoki batean lapurreta egiten saiatzea leporatuta, erakusleihoa kutxatila-estalki batekin hautsi ondoren…

15 horas hace

Vitoria-Gasteiz, aparkatuta zegoen ibilgailu batetik lapurtu berria zuen banku-txartel bat erabili ondoren atxilotu dute iruzurra leporatuta

25_0016 Vitoria-Gasteiz, aparkatuta zegoen ibilgailu batetik lapurtu berria zuen banku-txartel bat erabili ondoren atxilotu dute…

18 horas hace