Eduardo Chillida Matematika Olinpiadak 20. edizioko sariak banatu ditu gaur eguerdiz Gasteizen, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua buruz zela, egin den ekitaldian. Sailburuarekin batera ekitaldian izan dira Begoña Pedrosa, Hezkuntza sailburuordea, Amaia Agirre Ikaskuntzako eta Hezkuntza Berrikuntzako zuzendaria eta Mikel Chillida, olinpiadari izena ematen dion eskultore handiaren biloba. Chillida Leku Museoko Garapen zuzendari ere baden bilobak eskaini du ekitaldiari itxiera emateko hitzaldia, aitona zuen eskultorearen figuraz eta lanaz.
Aurreko urteetan legez, Eduardo Chillida Matematika Olinpiada bi fasetan garatu da aurten ere. Lehenengoa martxoaren 14an burutu zen, edizio honetan parte hartu duten 79 ikastetxeetako bakoitzean. Orotara 1.800 ikasle inguru izan ziren parte hartzaile. Proba horren emaitzetatik, finalera pasatzeko, ikastetxe bakoitzeko bi edo hiru ikasle hautatu zituzten irakasleek, ikastetxearen tamainaren arabera.
Azken fasea edo finala maiatzaren 11n izan zen hiru hiriburuetan eta 170 ikasle inguruk parte hartu zuten. Azken fase horretan puntuaziorik onenak lortu dituzten 12 ikasleek jaso dituzte sariak gaur eguerdian, ikasketak egiten ari diren ikastetxeetako arduradunak eta senideak lagun zituztela.
Honako hauek izan dira aurtengo 12 sarituak:
Ikaslea | Ikastetxea | |
1 | Elur Tapias Gubia | Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHI. Donostia |
2 | Nahia Rodríguez Salcedo | La Salle Bilbao. Bilbo |
3 | Ekain Dulanto Ruiz de Azua | Ekialdea BHI. Vitoria-Gasteiz |
4 | Damian Munteaunu Hristova | Orixe BHI. Tolosa |
Hurrengo irabazleak alfabetoaren araberako hurrenkeran ageri dira:
Ikaslea | Ikastetxea |
Alexander Arzuaga Barañano | Padre Andrés Urdaneta ikastetxea. Loiu |
Iñigo Elorriaga López | Padre Andrés Urdaneta ikastetxea. Loiu |
Joanes Lopez Saenz | Zurriola Ikastola. Donostia |
Jone Madariaga Sanchez | Aixerrota BHI. Getxo |
Ximena Molero Barba | Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHI. Donostia |
Julen Rafael Bilbao | Olabide Ikastola. Vitoria-Gasteiz |
Markel Rodriguez Etxebarria | Los Herran BHI. Vitoria-Gasteiz |
Alain Ugarte Manso | Talaia BHI. Hondarribia |
Egonaldia Ingalaterran
Lehenengo lau sarituek, diploma egiaztagiriarekin batera, uda honetan Ingalaterran ingeles maila hobetzeko bi asteko ikastaro bat egiteko beka jaso dute. Gainera, lehenengo hirurek Euskadi ordezkatuko dute ekainaren 14tik 18ra Caceresen egingo den XXXIV. Matematika Olinpiada Juniorraren estatu-mailako fasean.
Gainerako sarituek, diplomaz gain, “Alto Voltaje” mahai-jolas bana jaso dute (abiadura bizian batuketa eta kenketak ebaztea eskatzen duen jolasa), eta baita 100 euroko bonu bana ere, Elkar liburu-dendetan erosketak egiteko. Baina ikasle horien Matematikako irakasleentzako ere izan da oparirik: Eduardo Chillidaren “Escritos” liburuaren ale bana jaso dute, artistaren mendeurrena dela eta berrargitaratu dena.
Eduardo Chillida Matematika Olinpiadak bere hirugarren ediziotik darama izen hau eskultorearen omenez, eta Euskadiko Matematika Irakasleen EMIE 20+11 Elkarteak antolatzen du, Hezkuntza Sailaren laguntzarekin. Ekimenaren hogeigarren edizioak helburu hauek ditu, besteak beste:
Sariak banatu ondoren, Eduardo Chillidaren iloba eta Chillida Leku Museoko Garapen zuzendari Mikel Chillidak hartu du hitza, “Eduardo Chillida, René Thom eta Euclides” hitzaldiarekin. Ikasle sarituei, hauen senideei eta irakasleei zuzenduriko hitzaldia izan da.
Osasun Departamentuak aste honetan jaso du Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Nafarroako Programaren (BMGDNP) mamografien unitate…
Nafarroako udaletako ordezkariek bertatik bertara ezagutu dituzte Toki Inbertsioen Planaren 2026-2028 plangintzaldirako programazio berriaren nondik…
Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua, Lehen Mailako Arreta indartzeko konpromisoarekin, asistentzia-maila horretan Osasun Komunitarioko Estrategia berri…
Nafarroako Gobernuak, Barne Zuzendaritza Nagusiko Segurtasun Politiken Garapen Zerbitzuaren bitartez, sarbideak kontrolatzeko langileak gaitzeko bigarren probaren deialdia…
Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, akordio bat onartu du, zeinaren bidez baimena ematen baitu 2029ra arte…
16 urtez jarraian bizi kalitate handiena duen autonomia erkidegoa da Nafarroa. Estatistikako Institutu Nazionalaren (INE)…