Bi pertsona atxilotu dituzte Eskoriatzako etxe batean lapurreta egiten ahalegintzeagatik


24_0312 Bi pertsona atxilotu dituzte Eskoriatzako etxe batean lapurreta egiten ahalegintzeagatik

Bi pertsona atxilotu dituzte Eskoriatzako etxe batean lapurreta egiten ahalegintzeagatik

Prentsa zerbitzua

2024-05-30

Ertzainek 42 urteko emakume bat eta 20 urteko gizon bat atxilotu zituzten atzo, asteazkena, Eskoriatzako etxebizitza batean lapurretan harrapatu ondoren. Ihesi zihoazenean pertsona bati bultza egin zioten.

Atzo arratsaldeko zazpiak aldera, poliziaren laguntza eskatu zuten Eskoriatzako etxebizitza batetik, lehentxeago lapurreta egiten saiatu zirela esanez. Dirudienez, etxearen jabeak bi pertsona ikusi zituen etxean lapurreta egin nahian, eta, ustekabean harrapatu zituztela ikustean, ihes egin zuten. Ihesi zihoazenean, bultza egin zioten salatzailearen senitarteko bati, gertatutakoaren berri izan ondoren susmagarriak eraikineko ataritik irtetea eragozten saiatzen ari zenean. 

Lekura berehala agertu zen polizia-dotazioak jakin ahal izan zuenez, lapurreta egiten saiatu zen bikoteak auto batean ihes egin zuen, eta handik pixka batera geldiarazi zuten autoa eta bidaiariak identifikatu zituzten.  

Auto susmagarrian zihoazen gizona eta emakumea sarraila behartuta etxean sartu zirenak zirela egiaztatu ondoren, agente jarduleek atxilotu eta polizia-egoitzara eraman zituzten, agintari judizialaren eskuetan jarri aurretik zegozkion izapideak egiteko.