Categorías: albisteak-berriak

Lehendakariak adierazi du “gizadiaren historiako obra kultural kolektiborik garrantzitsuena” dela zientzia

  • Iñigo Urkullu INNOBASQUEren Batzarra ixteaz arduratu da, eta bilera honetan makila eskuratu du, berrikuntza agentzia honen Ohorezko Presidente gisara
  • “Berrikuntza Herri helburua da eta hamaika urte hauetan Europaren parera iristea lortu dugu” −nabarmendu du

Gaur goizean, Donostiako Miramon Parkean izan den INNOBASQUEren Batzarra itxi du Lehendakariak, eta, ekitaldi honen barruan, Iñigo Urkulluk berrikuntza agentzia honen makila eskuratu du, Ohorezko Presidente gisara. Foro honetan, Iñigo Urkulluk adierazi du berrikuntza “Herri helburua dela”, eta, era berean, azpimarratu du berak ere ideia hau partekatzen duela: “zientzia da gizadiaren historiako obra kultural kolektiborik handiena”.

Iñigo Urkulluren ahotan, “Gure bizitza esperantza inoizko altuena da eta inoiz baino bizi kalitate hobea dugu. Inoiz baino elikagai gehiago ditugu eskura eta aukerak biderkatu egin zaizkigu. Honen guztiaren erantzule zientzia eta berrikuntza dira”.

Bere mintzaldiaren beste pasarte batean, Lehendakariak atzo bertan ezagutzera eman zen Europako Batzordearen Txostenari heldu dio. Informe horrek ondorioztatzen duenez, Aurrerapen Sozialaren atalean Euskadik aurrera egin du, eta, une honetan, zehazki, Europako batezbestekoa baino 13 puntu eta erdi gorago dago Euskadi. Horretaz gain, Lehendakariak gogorarazi du, azken hamarkada honetan, industria eta zerbitzu aurreratuak Euskadiko BPGaren % 40an finkatu direla, eta, hortaz, Euskadi Europaren batezbestekoaren barruan dagoela.

Amaitzeko, Iñigo Urkulluk adierazi duenez, une honetan, sortzen ari garen berrikuntza enpresa txikietara eramatea da erronka, horrela, “Euskadiko ehun industriala gure obra kolektibo bihurtzeko”.

Ekitaldian izan dira, halaber, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapia eta Hezkuntzako sailburu Jokin Bildarratz.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Lanbideren aurka iruzur egiteagatik eta dokumentuak faltsutzeagatik

Ertzaintzako agenteek bi gizon atxilotu dituzte iruzurrez gizarte-laguntzetan 300.000 euro inguru jaso ostean. Euskal Enplegu…

27 mins hace

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen segurtasun-enpresa bateko furgoian lapurtzeagatik

Atzo eguerdian, Ertzaintzako agenteek 32 urteko gizon bat atxilotu zuten, segurtasun-enpresa bateko dirua biltzeko furgoneta…

27 mins hace

Barakaldoko gazte taldeek akrobaziak, gitarra, joskintza, sukaldaritza eta robotika egingo dituzte ikasturte honetan

Iraila iristearekin batera, Barakaldoko Udalaren gazte-aisialdirako plataformak bere jarduerari ekingo dio berriro egunotan. Horretarako, zerbitzu…

3 horas hace

Barakaldok 31 plaza eskaintzen ditu langabezian dauden gazteek «administrazio publikoetan lehen esperientzia profesionala» izan dezaten

Programa 16 eta 29 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Berreskurapen, Eraldaketa…

3 horas hace

Garapen Iraunkorraren arloak «Metrominuto ‘bultzatzen du, Barakaldon oinezko mugikortasuna sustatzeko mapa

Barakaldoko Udaleko Garapen Jasangarriaren eta Ingurune Naturalaren Arloak «Metrominuto» bultzatu du. Mapa sinoptiko bat da,…

3 horas hace

Zarauzko Udal Euskaltegiak prest daude

Zarauzko Udal Euskaltegiak 2024-2025 ikasturteari hasiera eman dio. Aurtengoa, euskaltegiaren 42. ikasturtea izango da eta,…

3 horas hace