24_0316 Irun, espetxean sartu dute enpresa batean lapurretan ari zenean Ertzaintzak atxilotu ondoren
Prentsa zerbitzua
2024-05-31
Ertzainek gizon bat atxilotu dute Irungo Bentak auzoan dagoen enpresa batean lapurreta egiten saiatzea leporatuta. Langile batek harrapatu zuen ustezko lapurra instalazioetan, eta Ertzaintzari deitu zion. Ertzaintzak susmagarria aurkitu eta atxilotu egin zuen. Epaitegiak atxilotua espetxeratzeko agindua eman du, Ertzaintzak ohartarazi ondoren delitua behin eta berriz egin duela.
Lapurreta-ahalegina asteazken goizaldeko ordu bata eta laurden aldera izan zen, Irungo Bentak auzoan dagoen enpresa batean. Dei baten bidez jakinarazi zioten Ertzaintzari langile batek gizon bat aurkitu zuela enpresaren instalazioetan.
Bertaratu ziren polizia-baliabideek inguruan aurkitu zuten susmagarria, barrutia miatu ondoren.
Patruilek gizona identifikatu zuten, eta enpresatik lapurtu zituen hainbat ordenagailu eramangarri eta telefono mugikor aurkitu zizkioten. Ebidentzia horien aurrean, atxilotu egin zuten.
Atxilotuak, 25 urtekoak, aurrekari ugari ditu besteak beste Irungo, Errenteriako eta Donostiako hainbat etxe eta merkataritza-establezimendutan lapurreta egiteagatik. Dirudienez, atxilotuak inguru horretan egin ditu delituak azken urteetan. Ertzaintzak horren guztiaren berri eman zion agintaritza judizialari, eta epaileak espetxeratzeko agindua eman zuen.
Operazioan 3 pertsona atxilotu dituzte Ikerketari esker, Iberoamerikatik Kantauri isurialde osora eta Europar Batasuneko beste…
Las negociaciones entre el Gobierno foral y los partidos de la oposición han dado sus…
En la plaza de Gipuzkoa se ha instalado el espacio ‘Argitu ongizatea’ para que la…
La piscina es un elemento importante en cualquier hogar. El mantenimiento de esta instalación es…
Ibone Bengoetxea: “En Europa, y en el mundo, Euskadi tiene presencia y visibilidad gracias a…
24_0707 Ertzaintza hildako bat eragin duen Bermeoko sute bat ikertzen ari da Ertzaintza hildako bat…