24_0418 Trafikoan eraginak astelehen honetan AP-8an, Biriatun, beste traktore-kontzentrazio batengatik
• Aurreikuspenen arabera, ekainaren 3ko (astelehena) 10:00etatik hurrengo eguneko 10:00etara itxiko da merkantzia-zirkulazioa Euskadirantz
• Ez da baztertzen noranzko bietan ibilgailuen trafiko osoari eragin ahal izatea
Servicio de prensa
2024-05-31
Astelehen honetan traktoreen kontzentrazio berria egingo da Biriatouko AP-8 autobidearen mugan. Trafikoa itxi egingo da goizeko 10:00etatik aurrera, Euskadirako noranzkoan salgaiak garraiatzeko. Mozketa 24 orduz luzatuko da, astearteko goizeko 10ak arte, nahiz eta ez den baztertzen mobilizazioa mugagabe bihurtzea.
Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendariaren, Estibaliz Olabarriren, arabera: “Egun zaila izango da Gipuzkoako errepideetan, muga inguruan. Beraz, protestak irauten duen bitartean, mota guztietako ibilgailuei gomendatzen diegu mugatik ez joatea, Frantziarako noranzkoan, bai AP-8tik, bai ordezko bideetatik, kolapsatu ez daitezen.”
Bidegiko langileek eta Ertzaintzaren Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Unitateko agenteek zainduko dute zirkulazioa eta segurtasun-neurriak hartuko dituzte eraginak ahalik eta txikienak izan daitezen.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak informazioa emango du mezu aldakorreko panelen, http://www.trafikoa.euskadi.eus web-orriaren, @trafikoaEJGV X kontuaren eta 011 telefono-zenbakiaren (24 orduz erabilgarri dagoena) bidez.
Operazioan 3 pertsona atxilotu dituzte Ikerketari esker, Iberoamerikatik Kantauri isurialde osora eta Europar Batasuneko beste…
Las negociaciones entre el Gobierno foral y los partidos de la oposición han dado sus…
En la plaza de Gipuzkoa se ha instalado el espacio ‘Argitu ongizatea’ para que la…
La piscina es un elemento importante en cualquier hogar. El mantenimiento de esta instalación es…
Ibone Bengoetxea: “En Europa, y en el mundo, Euskadi tiene presencia y visibilidad gracias a…
24_0707 Ertzaintza hildako bat eragin duen Bermeoko sute bat ikertzen ari da Ertzaintza hildako bat…