Gaur goizaldean gazte bat atxilotu dute Gasteizen ertzainei eraso egiteagatik. Atxilotuak ez die jaramonik egin bere autoa gelditzeko ertzainen aginduei, eta ihes egin du. Gero bidetik atera da Zabalgana auzoan polizia-auto bat jo ondoren.
Gaur goizaldeko lauak aldera, kale-jantzian zeuden agente batzuek ikusi dute auto bat oso abiadura txikian eta argiak piztu gabe zihoala.
Horren aurrean, uniformedun patruila batzuk autoa geldiarazten saiatu dira Arabako hiriburuko Antoniareneko Plazaren inguruan, baina gidariak ez die jaramonik egin autoa gelditzeko aginduei, eta, espaloira igota, abiadura handian ihes egin du.
Horrela, susmagarriaren atzetik abiatu dira Giza Eskubideen Hiribidera arte, eta bertan, bere autoarekin polizia-autoetako bat jo du, bidetik atera da eta seinale batekin talka egin du.
Autoan zihoan bidaiari bakarrak ertzainei eraso egin die eta, menderatu dutenean, atxilotu egin dute agintaritzaren agenteen aurkako atentatua leporatuta.
Gidariari speed, MDMA eta kokaina kopuru txikiak aurkitu dizkiote, eta droga-trafikoagatik ikertu gisa ere eginbideak ireki dizkiote.
Bestalde, Gasteizko Udaltzaingoa arduratu da atxilotuak bide-segurtasunaren aurka egin ahal izan dituen arau-hausteen eginbideez.
Atxilotua, 28 urtekoa, epailearen aurrera eramango dute dagozkion polizia-eginbideak amaitu ondoren.