24_0336 Etxebarriko eta Galdakaoko bi etxetan lapurreta egiteagatik atxilotu dute
Etxebarriko eta Galdakaoko bi etxetan lapurreta egiteagatik atxilotu dute
Prentsa Zerbitzua
2024-06-07
Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute eta beste bat ikertu Ibaizabal eskualdeko bi etxetan lapurreta egiteagatik. Susmagarriek etxearen jabearen autotik lapurtzen zituzten etxeko giltzak eta, gero, etxean sartzeko erabiltzen zituzten.
Joan den maiatzaren 11n eta 21ean lapurreta egin zuten Etxebarriko etxe batean eta lapurreta egiten saiatu ziren Galdakaoko beste batean.
Bi kasuetan antzeko modus operandia erabili zuten. Aurretik, etxearen jabeari autotik lapurtu zizkioten etxeko giltzak, azalera handi bateko aparkalekuan aparkatuta zutenean, eta, gero, bere etxean sartzeko erabiltzen zituzten.
Ertzaintzak egindako ikerketei esker, ustezko egileak identifikatu ahal izan dira. Horietako bat, 39 urteko gizona, gaur atxilotu dute Bizkaiko hiriburuan, eta besteari eginbideak ireki dizkiote ikertu gisa.
Bi susmagarriak lehenago ere atxilotu zituen Ertzaintzak, Bizkaiko beste herri batzuetako etxebizitzetan lapurreta egiteagatik.