Categorías: albisteak-berriak

Udalak ke-detektagailuen instalazioa eskainiko die 2024an bakarrik bizi diren eta 80 urte betetzen dituzten 205 pertsonei

Barakaldoko Udalak ke-detektagailuak jarri ditu bakarrik bizi diren 80 urtetik gorako pertsonen 1.600 etxe baino gehiagotan. Eta aurten, bakarrik bizi diren eta 80 urte beteko dituzten 205 pertsonengana hurbilduko du zerbitzua, edo bakarrik bizitzen hasi diren 80 urtetik gorakoengana. Gizarte Ekintza Sailak abian jarritako programaren helburua da adineko pertsonek etxean dituzten arriskuak murriztea eta gizarte-hauskortasuneko egoera posibleak detektatzea. Zerbitzuak, gainera, sistema jarri den etxeen jarraipena egiten du, detektagailuak eta erabiltzaileen egoera psikosoziala berrikusiz.

SOS Deiaken datuen arabera, etxeko 10 istriputatik 8 suteak dira, eta mugikortasun murriztua duten adinekoak dira horrelako egoera batean ahulenak, baita deskuiduen ondorioz suteak izateko arrisku handiena dutenak ere. Alterazio sentsorialen ondorioz, gehiago kostatzen zaie zerbait gertatzen dela konturatzea, eta denbora gehiago behar izaten dute erreakzionatzeko. Suteen kausak hainbat faktoreren ondorio dira, eta horietako batzuk aurreikustezinak izan daitezkeen arren, etxebizitzaren egoera eta giza faktorea erabakigarriak izaten dira.

Proiektuak harrera ona izan du herritarren artean, bakarrik bizi diren pertsonei eta haien familiei laguntza ematen baitie. «Programa honekin doan egiaztatzen dugu etxebizitzaren egoera, bertan bizi den pertsonaren egoera soziala eta arrisku fisiko zein sozialak saihesten ditugu», azaldu du Mikel Antizar Gizarte Ekintzako zinegotziak.

ERABILTZAILE BERRIEI INFORMAZIOA EMATEA

Dagoeneko programa duten 1.600 etxe baino gehiagori aurten 80. urtebetetzea ospatzen duten eta bakarrik bizi diren 205 pertsona gehituko zaizkie. Datozen asteetan, Udala erabiltzaile berriekin harremanetan jarriko da, zerbitzuaren berri emateko eta zerbitzu horren abantailak jakinarazteko.

Behin zerbitzua onartuta, etxebizitzaren ingurune fisikoarekin lotutako alderdiak aztertzen dira (eraikinaren eta etxebizitzaren kontserbazio- eta irisgarritasun-egoera), gas-instalazioen, galdaren, instalazio elektrikoaren, aireztapenaren, berogailuen, sukaldeen eta gainerako ekipamenduen egoera txarraren eta kontserbazioaren ondoriozko sute-arriskuko balizko fokuak identifikatzen dira etxebizitzaren barruan, eta ke-detektagailuak erabat doan instalatzen dira.

Zerbitzua etxean duten bizilagunei ke-detektagailuen mantentze-lanak egingo zaizkie, pantaila optikoetako artekak garbituz, gailuak prest jartzeko testa eginez… Gainera, zerbitzu hori dutenetik adinekoen arrisku-fokuen eta egoera psikosozialaren bilakaera baloratuko da.

«Programa honen bidez, adinekoak diren eta bakarrik bizi diren pertsona askorekin harremanetan jar gaitezke, etxean dituzten arriskuak murriztuz eta Udaletik eskura ditugun zerbitzuak erakutsiz. Hori da gure lehentasunetako bat, beraz, haiekin lanean jarraituko dugu nahi ez dugun bakardadea, arretarik eza eta istiluak saihesteko «, azaldu du Antizarrek. «Adinekoekiko Lagunkoitasun Plana onartu berri dugu, eta neurri hori, zalantzarik gabe, bat dator adinekoei beren bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko estrategia horrekin».

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak eta Erandioko udaleko udaltzaingoek prebentzio-neurriak hartzen jarraitzen dute aisialdirako lokalen inguruan

24_0705 Ertzaintzak eta Erandioko udaleko udaltzaingoek prebentzio-neurriak hartzen jarraitzen dute aisialdirako lokalen inguruan Ertzaintzak eta…

2 días hace

Dos detenidos en Bilbao por su presunta implicación en la quema intencionada de mobiliario urbano

Durante esta madrugada la Ertzaintza ha detenido en la capital vizcaína a dos jóvenes de…

2 días hace

Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124 errepidean, Lantziegon

24_0703 Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124 errepidean, Lantziegon Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124…

2 días hace

Un preso intenta evadirse del centro penitenciario de Martutene

24_0702 Un preso intenta evadirse del centro penitenciario de Martutene Un preso intenta evadirse del…

3 días hace

Adingabe bat atxilotu dute Bilbon, beste gazte bati hankan sastada bat emateagatik

24_0701 Adingabe bat atxilotu dute Bilbon, beste gazte bati hankan sastada bat emateagatik Biktima larri…

3 días hace

Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek lapur bat atzeman du Bilboko bitxi-denda batean lapurtzeagatik

24_0700 Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek lapur bat atzeman du Bilboko bitxi-denda batean lapurtzeagatik Zerbitzuz…

4 días hace