Hondarribian bost pertsona zauritu dira motoziklismoko proba batean gertatu den istripu baten ondorioz


24_0342 Hondarribian bost pertsona zauritu dira motoziklismoko proba batean gertatu den istripu baten ondorioz

Hondarribian bost pertsona zauritu dira motoziklismoko proba batean gertatu den istripu baten ondorioz

Servicio de prensa

2024-06-12

Hiru pertsona larri zauritu dira eta beste bik pronostiko arina dute, Hondarribian egin den motoziklismoko proba batean gertatu den istripuaren ondorioz.

Gaur arratsaldean, Hondarribian, Gi-3440 errepidean egiten ari zen motoziklismoko proba batean gertatu da istripua.

Oraindik argitu ez diren arrazoiak tarteko, parte-hartzaileetako batek bere motorraren kontrola galdu du eta bertan zeuden hainbat ikusle harrapatu ditu. Harrapatutako hiru pertsonak zauri larriak zituzten, eta ospitalera eraman dituzte premiaz. Beste bi pertsona ere zauritu dira eta pronostiko arina dute.

Ertzaintzak ikerketa jarri du abian zoritxarreko ezbehar horren arrazoiak argitzeko.