Bi atxilotu Basaurin indarkeria eta beldurra erabiliz estanko batean lapurreta egiteagatik


24_0349 Bi atxilotu Basaurin indarkeria eta beldurra erabiliz estanko batean lapurreta egiteagatik

Bi atxilotu Basaurin indarkeria eta beldurra erabiliz estanko batean lapurreta egiteagatik

Prentsa Zerbitzua

2024-06-14

Ertzaintzak, Basauriko Udaltzaingoarekin elkarlanean, 31 eta 59 urteko bi gizon atxilotu ditu Galdakaoko estanko batean lapurreta egiteagatik. Atxilotuetako batek saltzailea jo eta arma zuri batekin beldurtu zuen.

 Lapurreta atzo, osteguna, arratsaldeko zazpi eta erdiak aldera egin zuten Galdakaoko estanko batean.  

 Lapurra aurpegia eta burua estalita sartu zen lokalean, eta saltzailea labana batekin mehatxatu zuen, dirua kutxa erregistratzailetik eramanda. Kanpoan beste pertsona bat zuen zain ibilgailu bateak eta biek ihes egin zuten.  

Emakumeak ohartarazi zituen ertzainek lapurretaren egile materialari eta ihes egiteko erabili zuten ibilgailuari buruzko datuak bildu zituzten eta gainerako polizia-baliabideei jakinarazi zizkieten. Autoa Basauriko Udaltzaingoaren patruila batek geldiarazi zuen herrian. Ibilgailua miatu zutenean, lapurretan erabilitako labana, burua estaltzeko erabilitako arropa eta dirua aurkitu zituzten.

 Ibilgailuan zihoazen bi bidaiariak indarkeria eta beldurra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu eta polizia-egoitzara eraman zituzten, eta agintari judizialaren eskuetan noiz jarriko zain daude.