Gasteiz, gazte bat atxilotu dute sexu-askatasunaren aurkako ustezko delitu batengatik


24_0351 Gasteiz, gazte bat atxilotu dute sexu-askatasunaren aurkako ustezko delitu batengatik

Gasteiz, gazte bat atxilotu dute sexu-askatasunaren aurkako ustezko delitu batengatik

Servicio de prensa

2024-06-16

Ertzaintzak 18 urteko gazte bat atxilotu du gaur goizaldean Arabako hiriburuan sexu-askatasunaren aurkako delitu batean parte hartu duelakoan.

Gertakariak gaur goizaldeko hirurak aldera izan dira, Gasteizen, Ertzaintzak gazte bat sexu-askatasunaren aurkako delitu baten biktima izan dela jakin duenean.

Biktima artatu ondoren, ustezko egilea aurkitu dute. Atxilotu eta ertzain-etxera eraman dute, dagozkion eginbideak egiteko.

Egilea, 18 urtekoa, Gasteizko Guardiako Epaitegiaren esku utziko dute gaur.