Txirrindulari bat hil da Urizaharren, A-3202 errepidean erorita


24_0352 Txirrindulari bat hil da Urizaharren, A-3202 errepidean erorita

Txirrindulari bat hil da Urizaharren, A-3202 errepidean erorita

Prentsa Zerbitzua

2024-06-16

64 urteko gizon bat hil da gaur goizean Urizaharren, A-3202 errepidetik zihoala bizikletatik erorita izandako lesioen ondorioz.

Goizeko hamaikak pasata, SOS Deiak 112 zerbitzuak dei bat jaso du, Ribas de Teresotik (Errioxa) Urizaharrerako jaitsieran txirrindulari bat erorita zegoela ohartarazteko.

Guardiako ertzain-etxeko agenteak eta osasun-baliabideak berehala mobilizatu dira istripu hori artatzeko. Zoritxarrez, nahiz eta medikuek ahaleginak egin, txirrindularia bertan hil da.

A-3202 errepidea itxita egon da zirkulazioaren bi noranzkoetan 13:15era arte; une horretan, errei bat ireki da eta modu alternatiboan eman zaie autoei bidea..