Categorías: albisteak-berriak

BasqueTraderen Nazioarteko Merkataritzaren Behatokiak aurreratu duenez, munduko merkataritza % 2,5 hobetuko da 2024an

Nazioarteko merkataritza moteldu egin zen 2023an, ekonomia garatuen eskaera jaitsi egin zelako eta tentsio geopolitikoek, gatazka belikoek eta Panamako Kanalaren eta Suezko Kanalaren bidezko itsas ibilbideen etenaldiek eraginda.

Egoera hori sakon aztertzeko eta merkataritza globaleko aurtengo jarduna aurreikusteko, Basque Trade & Investmentek (BasqueTrade), SPRI Taldeko euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak, Nazioarteko Merkataritzaren Behatokiaren lehen edizioa argitaratu du.

Egoera hori oinarri hartuta, 2024rako nazioarteko merkataritzaren egoera hobea aurreikusten du Behatokiak, ingurumen-ondasunen eskaria gorakadak eta ikuspegi ekonomiko onenek bultzatuta.

Nazioarteko merkataritzaren berrikuntzak

Merkataritza libreko eta lehentasun ekonomikoko akordioak negoziatzea eta sinatzea bultzatu zuen merkataritza-blokeen arteko lehiaren ondorioak aztertzen ditu Behatokiak 2023an, potentzia nagusiek beren hornidura-kateak dibertsifikatzeko duten helburuari erantzunez, kanpo-mendekotasunak murrizteko.

Horrela, 2023an,, Europar Batasunak (EB) akordioak sinatu zituen Argentina, Uruguai eta Txilerekin lehengaiak hornitzeko, eta aurrera egin zuen Estatu Batuekin negoziazioetan, oinarrizko mineralen esparruan.

Potentzia ekonomikoek protekzionismorako joera global argi batean ezarri dituzten merkataritza-oztopoak ere aztertzen dira. EBren kasuan, hainbat neurri hartu ziren, hala nola “karbono-ihesa” saihestu nahi duen Mugako Karbonoa Doitzeko Mekanismoa (CBAM), edo Txipen Europako Legea, atzerriko erdieroaleen ekoizpenean EBrekiko mendekotasuna murrizteko sortua.

Horri gatazka belikoak gehitu behar zaizkio, hala nola Ukrainako gerra, Israelen eta Gazaren arteko gerra eta Itsaso Gorriko krisia, merkataritzan eragina izaten ari baitira.

Eskualde-ikuspegia

Nazioarteko Merkataritzaren Behatokiak zehatz-mehatz aztertzen ditu euskal esportazioen xede-merkatu nagusiak eta horiek azken seihilekoan izan duten bilakaera.

Europan, EBren eta Txinaren arteko merkataritza-harremanak eta erdieroaleen eta lehengaien sektoreko merkataritza-murrizketek eragin zuzena izan dute produktu horien merkataritzan. Horrez gain,  EBk Errusiako hidrokarburoak zigortu ditu, eta hornitzaile horren ordez Libia, Nigeria edo Irak jarri ditu.

Amerikan, Estatu Batuek nearshoringaren aldeko apustua egin dute, eta, aldi berean, Txinarekiko merkataritza-tentsioak areagotzen dira. Latinoamerikan nabarmentzekoa da Brasilek EB-Mercosur akordio komertziala formalizatzeko negoziazioei ekin diela berriro, nahiz eta ingurumen- eta nekazaritza-gaietan desadostasunak izan, akordioa berrestea zailtzen ari baitira.

Bestalde, Txinak Asia-Ozeano Barea blokearekin harremanak sendotu nahi ditu, bere hornidura-kateak are gehiago integratzeko eta Australiaren edo Hego Korearen posizionamendua zailtzeko Txina-AEB gatazkan. India, berriz, berrindustrializazio-prozesu bat bultzatzen ari da, mikrotxipen industria garatzen laguntzeko.

Deskargatu behatoki osoa hemen

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

El Athletic dice adiós a la Copa

El entrenador del Athletic Club, Ernesto Valverde, ha lamentado la eliminación del Athletic en los…

3 horas hace

Bizkaia recupera más de 42 kilos de juguetes en una prueba piloto de limpieza y reutilización en sus playas

La Institución Foral ha realizado una prueba piloto en las playas de Plentzia, Gorliz y…

3 horas hace

El próximo jueves se estrenará en Tolosa el documental ‘Isiltasunetik munduari begira’, que narra el viaje de dos personas sordas a Marruecos

El proyecto, promovido por Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa, con el apoyo del ayuntamiento, entre otros,…

3 horas hace

Euskadi sigue en tasas de donación y trasplante por encima de la media estatal

En 2024 la Comunidad Autónoma Vasca registró una tasa de 56,6 donantespor millón de población (pmp),…

3 horas hace

Dos personas resultan heridas en un accidente entre tres vehículos registrado en la N-1 en Andoain

Esta mañana, a las 07:55 horas, dos turismos y una furgoneta han chocado por alcance…

3 horas hace