• Bi motorreko helikoptero berria Iurretako polizia-basean dago dagoeneko, eta zaintza- eta segurtasun-lanetarako eta zaurituak edo desagertuak bilatzeko, erreskatatzeko eta eramateko erabiliko da
• Gainera, Gobernu Kontseiluak gaur eman du oniritzia bigarren aireontzi bat erosteko, eta 9 milioi euroko aurrekontua eta 18 hilabeteko fabrikazio-epea izango ditu
Servicio de prensa
2024-06-18
Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua, Ertzaintzako beste kargu publiko eta agintari batzuekin batera, horien artean Josu Bujanda Ertzaintzaren burua, Iurretako basean izan da gaur eguerdian, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateak erabiltzeko helikoptero berriaren entrega-ekitaldian eta inaugurazio-hegaldian.
Aireontzia, H135 T3H/P3H modeloa, AIRBUS multinazional aeronautikoak fabrikatu du, eta ezkerreko aldean erreskate-garabi bat du instalatuta, bai eta finkatzeko eta maneiatzen duen pertsonari segurtasuna emateko elementuak ere. 5 pertsonentzako edukiera du: 2 pertsonarentzat hegaldi-kabinan eta beste 3 pertsonarentzat bidaiari-kabinan, eta bertan erreskatatutako zaurituak garraiatzeko ohatila batentzako lekua ere badago.
Aireontziak 9 milioi euroko kostua izan du, eta, aipatutakoaz gain, tresneria egokia du gaueko hegaldi bisualetarako, bai eta azken belaunaldiko grabazio-kamerak, lurreratzeko eta pertsonak bilatzeko argi-fokuak, TETRA komunikazio-irratia eta polizia-lanerako punta-puntako gainerako teknologia ere.
Helikoptero hori oinarrizko polizia-tresna da batez ere 2 lanetarako:
Bigarren helikopteroa
Ekitaldian, Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak Ertzaintzari jakinarazi dio Jaurlaritzak bi motorreko bigarren helikoptero bat erosiko duela, era horretan Ertzaintzaren flota aeronautikoa erabat berritzeko.
Horretarako, gaur goizean egindako Gobernu Kontseiluak oniritzia eman du beste 9 milioi euro gastatzeko (6,75 milioi euro 2024rako eta beste 2,25 datorren urterako, 2025erako) Ertzaintzaren flota goitik behera modernizatzeko bigarren aireontzi hori erosteko.
Gastua baimendu ondoren, orain hasiko dira helikoptero berria kontratatzeko lanak. Aireontzia fabrikatzeko eta entregatzeko epea 18 hilabetekoa izango da, eta, nolanahi ere, 2025eko abenduaren 31 baino lehen amaitu beharko da.
Zaintza eta Erreskate Unitatea
Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatea emakume batek zuzentzen du aurtendik: Sandra Ranea komisarioak. 133 plaza ditu, eta hainbat diziplinatan kalifikazio- eta prestakuntza-maila handia izateagatik nabarmentzen dira, hala nola, tripulatutako aireontziak pilotatzen, tripulatu gabeko aireontziak maneiatzen, itsasertzeko patroi-lanetan, urpekaritzan, mendizaletasunean, alpinismoan, mekanikan eta abarretan. Zehazki, aeronautikaren atalean pilotaje-espezialitatea duten 16 plaza daude.
Ertzaintzako agenteek 34 urteko gizon bat atxilotu dute bart osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita.…
25_0019 Gaur goizaldean Barakaldon seigarren solairutik erori den gizon baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza…
Barakaldo Kirolak continúa mejorando los servicios que ofrece a los clubes deportivos a través de…
Udaltzaingoaren bi agentek txatar egitera eraman behar ziren 45 bizikleta konpondu dituzte eta Paiporta eta…
Psifiacos osasun mentalerako software berritzailearen garapenean espezializatutako enpresa teknologikoa da. Gaur egungo ikuspegia ANNi garapenean…
El Instituto Vasco de Consumo, Kontsumobide, consciente de que «la energía es un bien de…